Bi estrainaldi egun eta ordu berean: batetik, Euskararen jatorria: Enigma europar bat dokumentalarena, eta bestetik, “Gartxon eta Hildakoen Harana” filmaren estreinaldia. Bidegurutze ederra. “Susto o muerte” abisua jaso eta, zalantzarik gabe, “muerte” aukeratuko nuen bezala, “egia ala enigma” gaztiguaren eskakizunari ere “enigma” erantzungo nioke nik. Mendetan zehar bizirik dirauten enigmek izaten duten edertasun anbiguo horrekin, niri ere bai euskara Europako hizkuntza zaharrenetakoa dela eta bere jatorria ezezaguna dela esatea gustatzen zait. Horrek nekatu behar handia aurrezten dit. Eta gauza ederra izaten da arrasto misteriotsu bat uztea airean. Tira, euskararen jatorria zein den jakiteko kemen nahikorik gabe harrapatu ninduela asteazken hark. Beharbada, ostirala izan balitz. Hori aitzakia. Bigarren aukerari buruzko informazioa biltzen saiatu nintzen orduan: “Gartxon eta Hildakoen Harana”. Memoria historikoaren aldeko fantasia epikoaren aitzindari eta gailur izan diren filmen jarraipen-lana. Mundu guztiko haur, gazte eta adin guztietako ikusleak liluratzeko moduko beste trilogia baten lehen atala. Gartxon gizakia, memoria historikoa berreskuratzearen aldeko ikur bihurtuta, auzipetuen aulkian esertzen da, Itzalaren konkistaren garaiko krimenak ikertzeagatik prebarikazioa egin zuelakoan, beste hainbat arrazatako Manos Limpias, Falange Española de las JONS eta Libertad e Identidad elkarteetako jaun ilunak salatuta. Baina istorioan murgildu ahala, keinuz beterik dagoela ohartuko gara: hor dago Erresumaren Gobernuak izendatutako adituen batzorde bat, Hildakoen Haraneko ugazabaren gorpuzkiak handik ateratzeko proposamena adosten duena; hor dago Hildakoen Harana Babesteko Elkarteko abokatua; hor dago Fernando Aramburucopulos azti germaniarra; hor dago Jaurlaritza Errioxar inperioarekin negoziazioak apurtuz... Baina errealitatea fikzioa baino askoz areago doa. Munduko edozein gizarte aurreratuk lotsatu beharko luke, lotsa izugarriz, lotsa historikoaz, eraman-ezineko moduan lotsatu beharko luke Francisco Franco diktadore jatorrak bere buruaren distiraren alde eraikitako Hildakoen Harana bezalako genozidioaren eta gizateriaren aurkako krimena ospatzen duen leku lotsagarri monumental horren aurrean. “Hemen axola duena langabezia da, ez Franco”, aitortu du haren alaba Carmen Francok. Eta errukitasunaren ahotik bota dituen hitz horiek, ikusten da, aita bezain solidarioa eta arduratsua dela erakusten digute. Langabeziaren datuen aurrean bere kezka larria azaldu zuelako aitak, beti. Horregatik, familiaren atsedenerako eta meditaziorako enpresan jarri zituen lanean milaka errepresaliatu politiko. Praktiketan hartu zituen, bale, baina araupean, Lanaren bitartez Zigorrak Luditzeko Patronatu Nagusiaren araupean hain zuen ere, eta hil arteko luzapenaz. Ez ikustea erabaki nuen azkenean. Hirugarren bide bati heltzea erabaki nuen. Azkenean, Donostiako Mintzodromora joan nintzen, gauez, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Gerra Zibilean fusilatutako guztiak eta ni jarri ginen lauzpabost laguneko taldeetan banatuta, eta heriotza erregistrorako tramite oro gaur egun euskaraz egiteko daukagun aukeraren inguruan mintzatu ginen, besteak beste, berriketa lasaian kafe bat hartuz (kafeak ez omen die fusilatuei lorik kentzen). Eta oso pozik agertu zitzaizkidan denak, noski, fusilatuak izan ondoren, nahiz eta euskaldun zaharrak izan, nahiz eta euskaraz ikasten ari, euskaraz aritzeko aukera oso-oso gutxi dituztelako.
Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]
“Lehenengo mailako ikasleek enpresetan egin dituzten praktikak existitu ez balira bezala jokatzeko eta notak aurreko sistemaren arabera jartzeko eskatu digute”, adierazi dio ARGIAri irakasle talde batek. Hori eta beste hainbat adibide eman dizkigute, azaltzeko modu... [+]
Langileak kexu agertu ziren ekainaren hasieran. Fernando Domínguez Nafarroako Osasun kontseilariak erantzun zien "euren eskuetan" zegoen guztia egiten ari zirela, baina baliabideak "mugatuak" zirela.
Inor gutxik ukatuko du ziurgabetasunez beteriko garai batean gaudenik. Krisi ekonomikoaren, ezegonkortasun politikoaren eta klima-aldaketaren inguruko mezuez inguraturik gaude. Ikaraturik bizi gara. Hori guztia gutxi balitz, globalizazioaren ondorioz, nazioen izaera zalantzan... [+]
Euskal Herriko ordezkaritza gara Gazara Martxan. Egiptora etorri gara mezu argi batekin: genozidioa salatzeko, blokeoarekin amaitzeko eta Israel estatu genozidarekin harreman guztiak eteteko exijitzeko.
Gure elkartasun ekintzaren aurrean, aginte sionistaren eta... [+]
Donostiako Udalak jakinarazpena bidali dio Alde Zaharreko Gazte Asanbladari, epaiketaren data zehazteko. Asanbladak azaldu duenez, epaiketa aurreko hilabeteetan ezin dira desalojatuak izan, epaileak agindua eman arte.
Antolakuntzak salatu du Poliziak jarraitzen duela martxako partaideak atxilotzen eta tratu txarrak ematen. Kezka berezia agertu du Saif Abukeshek martxako presidentekidearen egoeragatik: astelehen arratsaldean atxilotu zuten, tratu txar “larriak” eman... [+]
San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.
Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.
Gasteizko Lan arloko bigarren auzitegiak ebatzi du SIS Electricidad enpresarentzat lan egiten zuen eta 2019an hil zen behargina amiantoak eragindako minbizi batengatik hil zela. Udal galdarak konpontzeaz arduratzen zen elektrikaria, eta 1999tik 2017ra lan egin zuen enpresa... [+]
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Euskal Herriko artzaintzaren kulturan aditua izan da; milaka pieza jaso eta dokumentatu ditu Aranzadirekin. 45 urte eman zituen Etnografia Saileko zuzendari.
Geldirik zegoen bagoi baten sabaira igo eta han elektrokutatu da. Berarekin zegoen 16 urteko neska zauritua izan da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.
Ezer geratu bada argi pasa den astean Londresen Txinako eta AEBetako merkataritza-arduradunen artean adostu zuten “esparru-akordioan” (batek daki zer esan nahi duen zehazki esamoldeak; “Genevako akordioari buruzko akordioa” dela diote batzuek), hauxe izan... [+]
Teherango barruti bati eraso egin ondoren, Israelek jaurtitako misil batek IRIB Irango telebista kate publikoaren egoitza izan du jopuntu. Erasoa gertatu aurretik Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek ohartarazi du "Irango propagandaren bozgorailua" desagertzear zela... [+]