Behari politiko gehienek haren kontra egina zuten trabes. Inkesta guti batzuetan baizik ez zen ageri, eta halakoetan dudan. Haren jarraitzaileak uzkurtzera emanak ziren kontrario zuzenak: “Alferrik ari zarete. Boza zaborrontzira bota nahi ez baduzue, eman gure alde”.
Bati baino gehiagori tonto aurpegia jarri zitzaion azaroaren 20ko gauean. Aho bete hortz gelditu dira orgaren gurpiletan ziriak sartzen ibili direnak. Baten batek muturreko galanta hartu zuen, Geroa Baik diputatua erdietsia zuela ikusita.
Ez zebilen haize alde. Nafarroa Bairen herentzia bereganaturik egin du kanpaina, baina etorkiko koalizioko lau alderdietarik bat baizik ez zen gelditzen –EAJ–, ez preseski handiena. Independenteak ere baziren, Zabaltzen taldearen inguruan bilduak, edo Atarrabiakoak, udalerri mailakoak. Haien ekarpena, haatik, hutsaren hurrengotzat hartzen zuten NaBaitik ihes egindako alderdiek. Hain zuzen ere, jeltzaleen marka nafar gisa aurkeztu nahi izan dute trepeta berriaren kontra jo dutenek. Ezker abertzaleko ziber iritzi-emaile brigadak 20.000 boto iragartzen zizkion gehienez.
Halako bi baino pixka bat gehiago atera ditu Geroa Baik: 42.000. Amaiurrek, berriz, 7.000 gehiago. Urruti, zaleenek sarean iragartzen zioten kopurutik, “gutxienez 70.000”. Maiatzeko hauteskundeetan Bilduri alde handiagoz nagusitu zitzaion Nafarroa Bai. Orduan abertzaleen arteko “berdinketa teknikoaz” mintzatu ziren batzuk.
NaBairen bertsio mehatuak funtzionatu du. Are gehiago, erran liteke on egin diola mehatzeak. EAren iheskeria gabe, Aralarren nagusikeria gabe eta bi horien arteko liskar etengabea gabe elkarrekin hobeki moldatu dira koalizioaren bi adarrak, diskurtso sinesgarriagoa eraiki dute eta eraginkorragoak gertatu dira kanpainan. Kalterako iduri zuenak on egin dio, hondarrean.
Bertze faktore batzuk ere ezin ahantzi. Lehen-lehenik Noticias taldearen sostengua. Nafarroako bigarren egunkariak ez dio beldurrik izan bere irakurle batzuen fideltasuna kolokan jartzeari, Geroa Bairen alde aski agerian agertuta. Zerrendaburuaren nortasuna laguntza mediatikoa bezain erabakigarria izan da, bertzalde. Dudarik ez, arras bertzelako emaitzak eskuratuko zituen Uxue Barkos gabeko zerrenda batek. Jende anitzek “Uxueri” eman dio botoa, ez Geroa Bairi. Gauza handia da hori, baina zalantzak pizten ditu Geroa Bairen geroaz. Kazetari iruindarra ez da beti izanen, zerrenda guztietan buru izateko.
Horretan, eta bertze gauza anitzetan, badu lana hiru hilabete baizik ez dituen proiektu honek. Momentuz, eta zenbaitek uste ez bezala, mito bat hautsi du Geroa Baik: batasunaren premiarena.
Elkarlana, elkar hartzea, konplizitatea... Guztia beharko da etorkizunean. Ez batasuna. Postmonzonismo guztiaren kontra, eskaintza euskaltzale bat baino gehiago izatearen abantaila erakutsi dute Nafarroako emaitzek. Zerrenda bakar batek –bereziki, Amaiurren gisara, ezker abertzaleak hegemonizatutako zerrenda bakar batek– ez zituzkeen inola ere erdietsiko bakoitzak bere aldetik atera dituzten emaitzak. Geroa Bairi botoa eman dioten frankok inoiz ez liokete Amaiurri emanen. Ezta alderantziz ere.
Amaiurrek lan txukuna egin du euskarazko irakaskuntzaren ondorioz Euskal Herrian sinesten duen %30 horren gehiengoa berenganatzen. Bertze %70a norbaitek landu beharko du, alabaina, eta horretarako leku hobean dirudi jarreraz eta posizionamendu ideologikoaz Nafarroako estandarretik hurbilago dagoen indar politikoak.
Haztea da herrialde honetan bizi dugun setio egoeratik ateratzeko bide bakarra.
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]