Liburu-dendara sartu nintzenean, saltzailea Jonathan Franzen-en Freedom ari zitzaion gomendatzen balizko erosle bati, aipatutako liburuaren ale mordo batez eraikitako bi metroko zutabe korintiar baten ondoan. Eszena lizuna iruditu zitzaidan kasik, liburu hiperpromozionatua, saltzailearen adurretan entzutea.
Ez dakit erosleak zer egin zuen, baina nik, askatasunaren zutabe sendo haren ondotik pasatuta, nobedadeen mahaira abiatu eta begietara salto egin zidan lehenengo liburua hartu nuen: Gottland, Mariusz Szczygiel poloniarrarena. Irakurriko dut noizbait Franzenena ere, baina, zinez, ez dakit zerk bultzatzen gaituen hain modu eraginkorrean Nobela Amerikar Handiaren bila aritzera etengabe, euren kontakizun handia gure kontakizun perfektua balitz bezala. Zergatik onartzen dugun Amerikako Mendebalde Ertaineko familia baten sagari buruzko kontakizuna hain dela unibertsala, ezen gure bizimoduak hornitzeko ere balioko duen. Amorruxka horrek eramango ninduen, ziurrenik, nobedadeen mahaitik izen ahoskaezineko idazle europar baten liburua hartzera, soilik Josef Koudelka argazkilari handiaren azaleko irudi ederrak erakarrita.
Astebete lehenago ETAk pertsiana jaitsi zuen eta gure historiaren ditxosozko kontakizunari buruzko bonbardaketa betean bizi ginen, justu Gottland erosi, irakurtzen hasi, eta miretsita geratu nintzenean; izan ere, liburu aparta izateaz gain, horixe bera da: kontakizuna, Txekoslovakia zenari buruzkoa, nazismoaren eta komunismoaren ondorioak pairatu zituztenen bizitza txundigarrien bitartez kontatua. Berau irakurrita, garaian garaiko agintariek mota guztietako sortzaile, intelektual eta ekintzaileei jartzen zizkieten oztopoak baino harago, ikaragarriena da ikustea jendeak zelan aldatzen zuen espaloiz estigmatizatutako pertsona horietako bat eurengana hurbiltzen zenean, eta, gaur egun ere, nolako erreparoak dauden lasai hitz egiteko. Ez dakit Txekia eta Eslovakiako historiaren idazketa ofizialerako balioko duen liburu honek, baina nik horrela irudikatzen dut edozein herrialderen historiari buruzko kontakizuna, alde batekoen zein bestekoen kontraesan, beldur, miseria, akats, ilusio, indar, ezinikusi, gaizkiulertu, isiltasun eta aldarri guztiak bilduz, ez soilik zuzeneko biktimen bizipenekin, ez soilik politikaren ikuspuntutik, baizik eta eguneroko bizitzaren gurpiletik.
Euskal Herriari buruzko kontakizun ofiziala ere idazten hasiak egongo dira honezkero, baina, zalantzarik gabe, guk ere geure Gottland partikularra behar dugu, gure Euskal Nobela Erraldoia (ENE!), non idatzita utzi beharko bailirateke, azken asteotan Interneten aurkitutako testu pare bat baino ez aipatzearren, Ander Izagirrek bere osaba zaharra zen Juan Alcortari buruz kontatu duena, edo Mikel Iturriak, Ignasi Alvarezen testu bat erreskatatuz, Eduardo Chillidari buruz plazaratu dituenak. Edo Josu Martinezen dokumentalak, eta beste hainbeste testigantza. Entziklopedia oso bat, atarian pilatu zaigun zaborra, “ipuintxo krudelen bilduma”, Szczygielen liburuaren kontrazalak dioen moduan.
Eta bakoitzak konta dezala bere egiaren partea, denok onartzen dugun bitartean egia ez dela osorik geure jabetzakoa. “Zer da egia, esadazu” dio Lenka Procházkovák, Jan Procházka idazle jazarriaren alabak: “Guk bizi izan duguna da egia, eta ez norbaitek zenbait urteren ostean esango diguna”. Berandu baino lehen, beraz, norbaitek ekin beharko dio egia-pusketak lurretik jasotzeari, zaborra biltzen duen kamioia beti ezustean etortzen da eta.
Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.
Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.
Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki
Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]
Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.
Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.
Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]
Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]