Irabazleak, galtzaile

UPN-PP koalizioak irabazi ditu hauteskundeak Nafarroan. Baina Madrildik PPren aldeko inoizko olderik handiena zetorrelarik, haiek 5.500 boto eta diputatu bat galdu dituzte, emaitzak 2008koekin alderatuta. Nafarroako Kutxako eskandaluek zerikusirik izanen dute, doike.

PSNk bigarren indarra izateko lehia irabazi dio Amaiurri. Baina 45.000 boto eta diputatu bat galdu ditu, eta bere hauteskunde zorua zulatzen eta zulatzen segitzen du. UPNren eskutik segitzen duen bitartean gauzak ez dira erraz aldatuko. Eta igandeko emaitzak ikusita, ez dirudi UPNren eskua askatuko duenik, ez dirudi foru hauteskundeak aurreratuko dituztenik.

Amaiurrek Geroa Bairi aurrea hartu dio, indar abertzaleen artean lehena izateko lehian. Baina alde txikia atera dio Ezker Abertzaleak, Aralarrek, EAk eta Alternatibak osaturiko koalizioak EAJk eta Zabaltzeneko independenteek sortutakoari. Geroa Bairen emaitza onen eragileak, hainbat: Uxue Barkos hautagaiaren indarra, NaBairen espazio politikoaren bereganatzea, talde mediatiko baten laguntza eraginkorra.

Amaiurrek bere emaitza ez horren onen azterketa egiterakoan, hain zuzen ere faktore horiek guztiak hartu beharko lituzke aintzat. Aukeratu zuen hautagaia egokiena ote zen hainbat taldek osaturiko koalizio batentzat. Hautagai, irudi, diskurtso egokienak erabili ote zituen NaBairen espazio politikoa bereganatzeko lehiarako. Alde dituen hedabideek Nafarroan oihartzunik ote duten eta zergatik.
Aipamen berezia Aralarrentzat: Bilduk maiatzeko foru hauteskundeetan baino 7.000 boto gehiago lortu ditu Amaiurrek. Horrek oso egoera ahulean utzi du.

Historian lehenbizikoz, indar abertzaleek bi diputatu lortu dituzte Nafarroan. Horra hor titularra. Titularraren atzean, abertzaletasuna Nafarroan ulertzeko bi eredu, lehian. Ikusteko dago inoiz lehiatik elkarlanera pasako diren. Nafarroan aldaketa politikoa lortzeko, ezinbestekoa litzateke


Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude