Antibiotikoen (kontrako) erresistentzia

  • Zenbait bakteriok antibiotiko jakinen eraginei eusteko duten gaitasuna da erresistentzia, baldintza berdintsuetan antibiotiko horiek beste bakterio batzuen bizitza edo hazkundea galarazten duten arren.

Aurreko esaldi korapilatsua xeheago aztertuz, bakterio batzuen kontua dela ikusten dugu, ez bakterio guztiena. Hurrengo puntuan azaltzen saiatuko naizen bezala, erresistentzia, zorionez, ez da beti gertatzen, kasu gutxi batzuetan baizik.

Arrazoiak

Usu, bakterioen geneen egitura aldatzearen ondorioa da erresistentzia. Hala, bakterioaren kanpoko aldea inguratzen duen mintzaren osaera ere aldatu egiten da, eta antibiotikoek ezin izaten dute mintz hori zeharkatu, eta are gutxiago bakterioaren muinera iritsi. Edo bakterioak fermentu batzuk fabrikatuko ditu, antibiotikoak ezertarako balio ez dutela utziz, edo beren nutrizio-modua aldatuko dute, eta antibiotikoak blokeatzen dituen produktu eta elikagaien beharrik gabe irauten ikasiko dute. Bakterio batzuk inaktibo dauden bitartean soilik dira erresistenteak, edo normalean egoten diren inguruaren ezaugarriak (azidotasun-maila edo pHa, oxigenoaren presentzia edo oxigenorik ez egotea...) mantentzen diren bitartean.

Zenbait kasutan, bakterioen geneetan gertatzen diren aldaketak euren ondorengoetara transmititzen dira, eta hala, posible da erresistentzia hori bakterio batetik beste batera igarotzea, bakterioen artean sortzen diren komunikazio berezi eta bitxiak baliatuz, edo badirelako gene horiek garraiatu eta bakterioen barrura sartzen dituzten birusak (bakteriofago esaten zaie, bakterioak jan egiten dituztelako). Arrazoi horiek guztiak direla medio, erresistentziaren arazoa gorantz doa pixkanaka, eta gero eta germen erresistente gehiago daude, ospitaleko giroan batik bat.

Ondorioak

Antibiotikoekiko erresistenteak diren gero eta bakterio gehiago egoteak zaildu egiten du bakterio horiek sortzen dituzten gaixotasunen tratamendua. Arazoa are larriagoa da antibiotiko bat baino gehiagoren kontrako erresistentzia agertzen denean. Izan ere, sendagai berriak aurkitzea ez da batere erraza.

Nola aurre egin egoerari

Antibiotikoak benetan beharrezkoak direnean baino ez dira erabili behar, eta zoritxarrez oso hedatuta dago botika horien abusua, umeengan batez ere. Sarritan inolako medikuk errezetatu gabe erabiltzen dira, eta kasu horietan oso litekeena da dosiak eta tratamenduaren iraupena egokiak ez izatea. Horrek erresistentziak sortzea errazten du, antibiotiko kantitatea ez baita aski mikrobioak ezabatzeko. Aitzitik, bakterioek erresistente egiten “ikasten” dute, baina ez bakterio horiek bakarrik, baita beren ondorengoek eta beste batzuek ere. Horregatik, kaltea ez da bere burua medikatzen den gaixoarentzat bakarrik izango, baita etorkizunean bakterio horiek edo beren ondorengoek kutsatu ditzaketen gainerako guztientzat ere.

Ezin aipatu gabe utzi hozturak nahiz faringitisak eta antzekoak antibiotikoekin tratatzeko ohitura txar eta aski zabaldua. Antibiotiko arruntek ez daukate inolako eraginkortasunik kasu horietan, birusek eragindako gaitzak baitira. Baina botika hartu eta egun gutxiren buruan gaitza berez desagertzen denez, jendeak antibiotikoen eraginez sendatu dela uste izaten du, eta okerreko ohitura desegokia uxatu ordez, are sendoago sinetsiko du hurrengoan ere antibiotikoak sendatuko diola gaitza.


ASTEKARIA
2011ko azaroaren 27a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude