Zein unetan hasiko zinateke, heriotza usaineko bunker itogarrian giltzapetuta, erotzen? Zenbat iraungo zenuke, hasi arte biziraupenaren izenean albokoa zanpatzen, lagun-etsaia torturatzen, gizatasuna galtzen? Berdin dio ama prestu, suhiltzaile edo abokatu zaren zure egunerokoan, lurpeko bizilekuan sen primarioena gailentzen da, muturreko egoeran barru-barruko izaerak egiten du eztanda. Eta beldurgarria da emaitza. Beldurgarria delako The Divide, agonikoa, hertsia. Baina lehenbizi girotu dezagun filma bere ingurumarian, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean eskaini baitute pelikula, eta berezia, oso berezia da Donostian egiten den zinemaldi hau.
Izuak eta algarak bikote ezin hobea osatzen dute Beldurrezko Astean: hasieratik festa nagusitu da Antzoki Zaharrean, trufa eta dibertsioa. Poltsa bete litxarreri eseri da butaka-kidea eta eskutan pizza bat duela (!) iritsi da atzekoa. Garagardo katxiak barra-barra aretoan. Armiarma-sarez eta eskeleto irudiz atondu dute antzokia, baina gutxi batzuk baino ez dira ausartu mozorrotuta, aurpegi margotuarekin edo katana bizkarrean dutela agertzera. Filmak iraun bitartean mugikorrak piztuta izatea ez dago debekatuta, ezta pantaila handiarekin eta gainerako ikusleekin interaktuatzea ere; areago, kasik nahitaezko baldintza da, iluntasunaren babesean eta pelikularen tentsioa arintzeko komentario umoretsuak ozen jaurtitzea eta hilketak bibaka hartzea –zenbat eta bortitzagoa heriotza, orduan eta handiagoa aztoramena–.
Aperitifa Paths of Hate film laburra izan da, bideojoko estetikadun basakeria odoltsua. Eta jarraian, Xavier Gens-en pelikula: bidaia eromen esperpentikoenera, gainbehera erabatekora. Benetako ikara sortzen daki zuzendari frantziarrak, susto efektisten beharrik gabe, tripak eta burmuinak barreiatuta erakutsi barik, baina odolari, biolentziari eta gizakion alderdi ankerrenari muzin egin gabe. Lanak ondo irudikatzen ditu pertsonaia bakoitza eta egoerak behartuta jasaten duten eraldaketa, onen eta gaiztoen, onaren eta gaizkiaren mugak lausotuz. Etorkizun ezezagunerantz jausten diren protagonisten bilakaera psikologiko eta fisikoak atezuan mantentzen du ikuslea, eta geroz eta handiagoa da estutasuna, zirrara.
Gustatu ez zaidana, gizatalde estatubatuarra bunkerrera eramaten duen arrazoia: iparkorearrena dirudien eraso nuklearra; besterik ez genuen behar potentzia anglosaxoiaren nazioarteko politika onetsi eta segurtasunaren paranoia areagotzeko. New York hiriaren irudi suntsitu-apokaliptikoaren aurrean, “hau da Zapaterok utzi digun herentzia” entzun da aretoan, barre artean. Txantxak, izua, eta erritmo biziko amaiera. Gorputzaldi arraroarekin eta sentsazio indartsuekin atera naiz antzokitik
FITXA TEKNIKOA
The Divide. Zuzendaria: Xavier Gens. Gidoilariak: Karl Mueller, Eron Sheean. Aktoreak: Lauren German, Michael Biehn, Milo Ventimiglia, Rosanna Arquette, Courtney B. Vance, Michael Eklund, Ivan Gonzales. 2011, AEB, Kanada, Alemania. 122 min.
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.
Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.
Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.
Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]