Pernado Barrena (Iruñea, 1965). HBko Mahai Nazionalean 1998an sartu zen. Nafarroako legebiltzarkide izana Euskal Herritarroken izenean. Lizarra-Garaziko eta Loiolako prozesuetan aritutakoa. Batasuneko buru ohia bi aldiz espetxeratua izan da azken urteetan eta baldintzapeko askatasunean dago.
ETAk behin betiko amaitu du jarduera armatua. Zein da zure balorazioa?
Ziklo armatuaren bukaera da, eta horrek elkarrizketa politikoen irekiera ekarri beharko luke derrigorrez. Gatazka politikoak bere horretan jarraitzen du, beraz, konponbidearen aldeko dinamikari heldu behar zaio Euskal Herriaren aitortza eta erabakitzeko eskubidea bermatze aldera. Horrek desagerraraziko du gatazka behin betiko.
Analista batek “berandu, baina garaiz” idatzi du.
Erabaki hau hausnarketa sakonaren ondorioz heldu zaigu. Ezker abertzaleak bide demokratiko eta baketsuen aldeko apustua orain bi urte egin ondotik. ETAren erabakia Gernikako Akordioaren edukiak eta Aieteko Konferentziaren dokumentuan jasotakoak bultzatu eta babestera dator. Beraz, egokiera guztiz komenigarria da eta berri pozgarritzat hartzen dugu.
ETAk elkarrizketa deia egin die Espainiako eta Frantziako gobernuei gatazkaren ondorioei konponbidea emateko. Nola ikusten duzu aukera hori? Zein epetan?
Jadanik heldu beharko liokete Espainiako eta Frantziako gobernuek ETArekin elkarrizketa esparruari, gatazkaren ondorioen ingurukoak nola bideratu adosteko. Agenda oso garbia da: presoen etxeratzea, desmilitarizazioa eta desarmea.
Nolako jarrera ikusi duzu Espainiako Estatuaren aldetik? Zapaterorena eta Rajoyrena barne.
Entzun diren erreakzio guztietan ahulena Zapaterorena izan da. Zapaterok hasiera eman beharko lioke gatazkaren ondorioen ebazpen prozesuari, konponbideari hasiera eman dion presidente bezala historiara pasatu nahi badu. Lan horrekin hasi beharra dauka bere ondoren etorriko den presidente espainolari hasitako konponbidearen oinordetza uzteko.
Prozesu berriaren lehen urratsek zer ekarri beharko lukete? Presoen egoerari irtenbidea ematea? Biktimekiko jarrera lantzea? Gizartearen adiskidetzea?
Adiskidetzea eman dadin bide luzea landu behar da aurretik, eta premiazko neurriak hartu presoen etxeratzea eta biktimen aitortzaren inguruan. Preso, errefuxiatu eta klandestino guztiak etxera ekarriko dituen bidea adostu beharra dago gatazkaren armatuaren ondorioei behin betiko itxiera eman nahi bazaio. Modu berean azkeneko 30 urteotan alde guztiek erabilitako bortxakeriaren biktimek merezi duten aitortza-neurriak adostu behar dira. Betiere, lehenengo eta bigarren mailako biktimarik ez dagoela oso garbi izanda.
Nola ikusten duzu euskal gizartea garai eta prozesu berriaren aurrean?
ETAren erabakiak ilusio berriak piztu ditu gizartean, eta bereziki ezker abertzalearen oinarri sozialean, izan ere, irekitzen diren aukerak indar handikoak dira. Ezker Abertzalea gizartearen gehiengoak defendatzen dituen posizioetan kokatuta ikusten dut eta hori oso pozgarria da.
Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.
25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]
Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]
Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana.
Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia.
Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]