Orduan seihilabetekari zen Larrunen arduradunei Antton Ibarguren abokatuak 1987-88an behin baino gehiagotan aipatu zien interes handikoa izango zela negoziaketaz ale berezi bat egitea. Negoziaketaz, “n” larriarekin. Urteak behar izan nituen ohartzeko ETA eta estatuaren artean negoziatu beharretik harago zihoala gizon jakitun haren asmoa: nola negoziatzen da, zein dira negoziaketa baten osagaiak. Aljerreko ahalegina heldu zen laster, eta Ibargurenek ezin zuen ezkutatu bere haserrea frakasoaren ondotik Larruneko bazkari batean azkenekoz ikusi genuenean (Himalayan galduko zuen bizia berehala), “hanka sartu diagu eta larrutik pagatuko diagu”. 2011ko urriaren 20a arte, hogeita bi urte.
Nork zer zertarako non nola noraino (eta zergatik!) negoziatzearen inguruan pasatu zaizkigu gutxienez 1984tik gaurdainoko urteak. Guidoni enbaxadoreak deitu duela ultimatuma emateko, eta ondoren estradizioak, GAL eta kontakto hartaz gehiegi zekien bat zulora, Santi Brouard. “Testigo negativo” direlakoek horren arriskua dute beti, Juan Jose Etxabek eta Juan Felix Erizek aurretik igarri zioten bezala. Aljerrekoa gero, eta tori berun bana, Josu Muguruza eta Iñaki Esnaola. Lizarra-Garazikoaren eta Loiolakoaren biharamunetan, espetxera kristo guztia. Egunsenti berria zabaldu behar zuen halako batean. Hastea baino konplikatuagoa zen bukatzea. Argi ibili oraindik.
Datozen hilabeteetarako jokoan dagoena omen da joandako urteon kontakizuna, ditxosozko “relatoa”. Kontakizuna? Bat? Bitan banatzen den bakarra? Harritzen nau herenegun arte erlatibismo ia osoaren apologeta izandako askoren manikeismo zaharberrituak. Ez dagoela egia bakar bat, egia asko, nor adina egia edo esplikazio, denen artean kaleidoskopio famatu anitza osatzen omen zutena… orain “kontakizuna” aldarrikatzeko.
Anitzek kontatzeko dauzkaten egia hain ezberdinak jostea edo gutxienez entzun eta erregistratzea izan beharko luke aurrerantzean helburu nagusietako bat. Jakinda denak ez ditugula jakingo eta lekukotasunik utzi nahiko ez dutela batzuek. Egia guztiak esatekoak balira, ez balute minik egingo… Alde bateko eta besteko eta haragoko askoren egiak entzun-irakurrita gaude, beste askorenak falta dira.
Hala ere, atzera baino gehiago aurrerantz jokatuko da Euskal Herriaren egoera berria. Zer zenbat aldatuko den ez jakin arren, badakit zer nahiko nukeen azkar kanbiatzea.
Bata. Herri Batasuna eta KASeko jendeak –pixkanaka hasi beharko dugu berriro egiazko letrak usatzen– gizartearen egituretarako eskatzen dituzten demokrazia parametroak etxean behar dituzte aplikatu, eta fite. Egitura hierarkizatu piramidalak ETAk armak isiltzea lortuz burutu du bere zerbitzurik onena, paradoxikoki, egitura irekiago batekin ezingo zuten. Nekeza izanen dute barne aldaketa, 1983an abandonatutako instituzioetara bihurtu (eta zer nolako arrakastaz!) direnean, ilegalak izanik gainera, baina egin beharra daukate. Bestelako ereduak aspalditik daude.
Eta bia. Bukatu tortura eta ya. Zero tortura. Ez baldin bagara gai Espainiako eta hemengo polizien jokabidea gutxienez Europako beste edozeinenarekin homologarazteko, gainerako helburu politikoak edo fantasia handiusteak edo demagogia hutsalak dira. Torturak egon behar du eztabaidaren erdian, ezabatu dutela bermea egon arte.
ETAk armak isildu ditu gure mendietan eskopetak tiraka hasiak diren garaian, hegaztiak hotza usaindurik Afrikarantz abiatu direlarik. San Blasetarako amiamokoekin batera gure karriketara itzultzen ikusi nahiko genituzke hain luzez falta diren presoak eta iheslariak. Lehenbizikoak bederen.
1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]
Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei.
Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.
Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.
Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.
Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.