Umoreari buruzko azterketa Twitter bidez

Milioika erabiltzaile dituen mezularitza-zerbitzu ezaguna baliatu dute Ithaka-ko (AEB) Unibertsitateko ikerlariek, munduko hainbat lekutako jendearen umorea neurtzeko. Hain zuzen, 2,4 milioi lagunen 509 milioi mezu aztertu dituzte. Ondorio nagusia izan da pertsona gehienek, jatorria edozein izanik, umore-joera antzekoak dituztela. Behatu dute, adibidez, asteburuetan eta eguneko lehen orduetan umore hobea izaten dela, eta okerrera egiten duela egunak aurrera egin ahala. Asteburuetan luzeago irauten du umore onak, ikerketarik egin gabe ere erraz asma zitekeenez.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude