Estankona: gardentasunaren magia

  • Abizenarekin sinatu du Borja Estankonak bakarka atera duen lehen diskoa. Arean taldeko ahots eta gitarra-jotzaile ohiak ondo umotutako hamar pop-rock pieza ekarri ditu eta ez dira azkenak izango, dagoeneko poltsa bete kanta berri zuzenean probatzen ari baita. Horien berri ordea, izango dugu aurrerago; oraingoz, aurten Baga Bigarekin atera duen diskoaz jardun da gurekin.

Borja Estankona
Borja EstankonaJaime Gartzia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Areanen oso diferentea da proposamen hau baina, Beste zerbait kantak badu zure aurreko taldearen arrastoren bat: garapen luzea, esperimentaziorako joera...

Egia esan garai hartan konposatua da. Hura izan zen musika egiten ikasteko nire eskola; hortik nator, eraginak hor daude eta lan egiteko modu horiek ikasi nituen. Gaur egun beste soinu batekin ari naizela uste dut, dena den: kanta gehienek garapen laburragoa dute eta garai hartan entzuten nuen musika ez dut entzuten, beste sormen egoera batean nago.

Kanta gardenagoak dira bai, pop kutsukoagoak.

Bakarka hasi nintzenetik bilatzen aritu naiz gardentasun hori, abestia entzuten duzunean argi ulertzea nolakoa den eta hor egon dadila nik aurkitu nahiko nukeen magia hori. Musika entzuten dudanean askotan konturatzen naiz badaudela abesti batzuk erraz-erraz sartzen zaizkizunak; bukatzen direnean ez zaituzte eremu arraroetara eraman, hau da, abesti familiarra iruditu zaizu, baina badakizu inoiz ez duzula entzun. Hori iruditzen zait magikoa. Ze, musika “pertsonala” dela esaten dugunean, askotan –eta ez dakit zergatik– ulertzen dugu musika arraroa izan behar duela, edo iluna izan behar duela, edo zoroarena egiten zabiltzala... Eta ni ez nago batere ados: iruditzen zait lan pertsonala izan daitekeela musika oso argia, lasaitasunezko egoera batetik sortzen dena eta konturatu gabe bihotza pozten dizuna, sakon arnasarazten dizuna.

Entzunaldiekin irabazten duen disko horietakoa dela uste dut.

Lagunen batek esan dit, lehenengoan bi edo hiru gustatu zaizkiola eta apurka-apurka hartu diola gustua disko osoari. Eta hori da bilatzen nabilena, nik neuk ere, nire abestiak entzuten ditudanean, gustatzen zait asko entzun arren ez aspertzea. Egile bezala askotan entzun behar izaten ditut nire abestiak eta gustatzen zait beti berri iruditzea.

Pop-rock oinarria izanda ere, bestelako eraginak bilatu dituzula esango nuke...

Bai, adibidez Encendida y feliz, diskoko bigarren abestia, Granadan (Espainia) bukatu nuen eta badauka folk eragina, flamenkoarena, horregatik dago ziurrenik gaztelaniaz eginda; Narrasti magikoa rock klasikoaren formetatik urruntzen da... Horiek biak dira, batez ere, pop-rocketik gehien urruntzen direnak... eta Hor leku bat kanta, post-rock ukitua daukana.

Ur horretatikek Itoiz ekarri dit gogora, zer iruditzen?

Esan didate eragin hori daukala, baita Police taldearena ere. Guztiz ados nago, abesti hori da agian diskoko poperoena: alaia da, garbia da, hitzak ere betiko gaztetasunaren aldarrikapena-edo dira... Jotzen duzunean halako egoera alai batean sartzen zaitu.

Kanta batzuek esanahi argia dute, baina beste batzuetan irekiago utzi duzu interpretazioa...

Uste dut badirela bi joera nire idazteko eran eta biekin jotzen dut aurrera. Adibidez, Ihesa abestiaren kasuan argia da, narrazio osoak ideia bati buruz egiten du berba; eta uste dut gauzak argi esanez sor dezakezula sentsazio konkretu bat, oso ondo dago. Baina beste batzuetan, agian hitzak egiten beranduago hasi zarelako, edo ez duzulako momentua aurkitu, beste gauza batzuei hasten zara jaramon egiten: hitzei, hitzen sonoritateari... Eta joera apur bat surrealistagoa hartzen duzu. Biak gustatzen zaizkit, egia esan: Antonio Vega edo Neil Young bera... aurrekoan entzuten egon nintzen eta abesti batzuetan esaldi bakoitza bere airera doa, eta ukitzen naute pila bat. Beste batzuetan berriz, Ruper Ordorikaren argitasuna eskertzen da, horrek mahai gainean uzten duelako gauza batzuei buruz zer pentsatzen duzun.

Hitzekin ari garenez: Areanekin nabaritu dudan beste diferentzietako bat hori da, lehen elipsirako joera handiagoa zenuela, letra labur-laburrak egitekoa; orain luzeago idatzi duzu beharbada...

Lehen beste era batera egiten nituen abestiak eta gaur egun, forma aldetik poperoagoak direnez, eskatzen du gauza gehiago esatea. Gainera garrasiek paper garrantzitsua zeukaten Areanen kantetan, batez ere bigarren diskoan; eta garrasiz gauza gutxi esanda denbora tarte handia bete dezakezu. Baina bueno, hemen ere badaude letra laburrak: Narrasti magikoa edo Encendida y feliz bezalakoak baziren Areanen. Abesti luzeagoetan bai, jarri behar izan dut idazle lana egiten.

Ez da zuretzat oso urruneko ofizioa izan inoiz ezta? Bide batez, pasatzen dizkiezu letrak lagun idazleei, iritzia eman diezazuten?

Kantak egiten ari naizenean ez ditut erakusten, gustatu zaien jakiteko edo oniritziaren bila. Bai egin izan dut esaldi bat beste modu batera nola esaten den galdetu, edo hitz bat ondo esana dagoen... Baina idazleak gertu izatea beti izan da laguntza: anaiak [Igor Estankona] liburu pila dauzka hemen eta horiek irakurri izan ditut, baita bere poesia ere.

Eta Zantzoa aldizkari literarioan ere parte hartu zenuen 1996tik 1998ra...

Garai hartan hasi nintzen ikusten buruan dauzkazun berbak jarri litezkeela paperean, argitaratu litezkeela, jendeari gustatzen zaiola... Errezitaldiak ematen genituen eta hor esperimentatu nuen lehenbizikoz jendaurrean jotzea zer zen. Horrek, azkenean, ildo batean sartzen zaitu eta gero zuk jarraitu egiten duzu, baina inoiz ahaztu gabe horiek izan zirela lehen pausoak.

Areanen lehen diskoaz ari zela, Rockdeluxeko kritikariak zera idatzi zuen: “Nondik zatoz? kantan Borja Estankonak kantautore oso berezia ematen du”. Bakarkako diskoa publikatu duzun honetan, zer iruditzen “kantautore” etiketa hori?

Gogoratzen naiz kritika horretaz, guretzat sorbaldan emandako bultzada izan zen... eta orduan ere “kantautore” hitza irakurri nuenean ez zidan kontrako sentsaziorik eragin. Kantautore asko onak dira eta hala deitu izan zaie inolako arazo barik. Niri ere hala deitzen badidate, ez daukat arazorik.

Dena den, adierazi izan duzu bazeneukala gogoa bakarka aritzeko. Taldeak asko lotzen du, ala zuk hartu gura zenuen ardura gehiago?

Areanen lehen diskoko abesti bi neuk bakarrik jo nituen eta batera geunden bitartean ere kontzertu batzuk ematen nituen bakarrik, nireak sentitzen nituen Areanen kantekin eta nik bakarrik sortutakoekin. Zergatik? Ba askotan, tabernetan bateria ezin sartuz, arazoekin ibiltzen ginelako eta nik ere gogoz egiten nituelako horrelako kontzertuak. Gero, taldea desegin zen, eta hortik dator gaur egungo hau: Arean taldean urteak eman genituen batera, lotura handiko gauza zen, eta apurtu zenean tarte luzea behar izan nuen ikusteko ni kapaz nintzela aurrera ateratzeko. Egia esan, ez nuen nire burua ikusten jende askorekin, proiektua taldekide bat gehiago bezala ulertuz.

Lema onena, norberarena.

Bai, nik atera nahi nuen aurrera, beti ere jendearekin: Jimmy Arrabit eta Itsaso Etxebesterekin nabil, bideoklipa ere egin du Maite Yurrebasok diskorako [Hor leku bat kantarekin; ikusi hemen: http://youtu.be/8i-Cn8pGOws] eta esan dezakegu jende asko ibili dela proiektu honetan aportazioa egiten, baina gidaritza nik daramat. Batez ere abestiak konposatzean nabaritzen da: kantak daukan egitura guztian buru-belarri egotean, amaituta dagoen arte. Lehen disko honetan anaiaren hitzekin abesti bat egin dut, Idatzia ez dago ezer, baina kontsideratzen dut bide honetan batez ere ni izango naizela letrak eta abestiak egingo dituena.

Diskoa maiatzean aurkeztu zenuen, nolako harrera izan du?

Jendeari gustatu zaio eta kontzertuetan abesti berri mordoa ere jotzen ari gara, errepertorio erdia-edo.

Beraz, hurrengo urterako disko berria?

Hori da helburua, bai.

Produktibo zabiltza!

(Kar, kar, kar) Beti gustatuko litzaiguke kanta gehiago egitea, konposatzen hastean inoiz ez dut sentsazioa izan oso produktiboa naizenik, baina irteten dira eta hori pozgarria da.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude