Internet gero eta azkarrago

Grafenoa. Material honi esker asko handitu ahal izango da Interneten abiadura.
Grafenoa. Material honi esker asko handitu ahal izango da Interneten abiadura.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Egun Interneten dugun abiadura eta orain hamar urte zegoena ezin dira alderatu. Ordenagailuek, dispositiboek, kableek eta abarrek izan duten hobekuntzari esker gero eta informazio kopuru handiagoa atzitu edo transmititu dezakegu gero eta denbora tarte txikiagoan.

Hala ere, egungo tresnen optimizazioarekin abiadura hobetzeak bere muga izango du hemendik gutxira: hobekuntza teknologiko batek abiadura pixka bat handitzea baino ez du eragingo. Nola eman, bada, jauzi kualitatiboak Interneten abiaduran?

Ikerketa bat baino gehiago egiten ari bada ere, guk hemen baten aldeko apustua egingo dugu. Grafenoaren aldeko apustua, hain zuzen. Grafenoa 2004an aurkitu zuten Manchesterreko Unibertsitatean (Erresuma Batua), karbono atomo geruza bakar batez osatutako materiala sortu zutenean. Orduz geroztik izugarri ugaritu dira beraren aplikazioak. Oraingoan, Interneten abiadura ehun halako bihurtzeko bidean jarriko gaitu.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!