Eskaintza abertzale bateratua lau urte barru

  • ETArik gabeko eszenatoki politikoaren birmoldatzea jasaten ari dira hauteskunde hauek ere eta ezkerreko mugimendu soberanistak urrats bat gehiago eman du Aralar ere bere baitara biltzearekin.

Bildu eta NaBai-ren arteko bilera
Bildu eta NaBai-ren arteko bilera
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Egoera normaletan ohikoena da abertzaletasunean ere zentro-ezkerra eta zentro eskuineko indarrak biltzea, eta euskal esparru politikoa ere horretarantz doa. Ezkerreko esparru  soberanista egituratzen ari da oraindik, baina maiatzaren 22ko emaitzek hegan jarri dute aukera. Ez da zalantzarik batasun kontu horiek ilusio maila handia sortzen dutela abertzaletasunean, Bilduren emaitzak lekuko; eta baita zailtasun batzuk ere –txikiagoak hauek– Nafarroako abertzaletasunaren desadostasunek erakusten duten moduan.

Ura azkar doa euskal politikaren ubidean, baina hala izaten da aldaketa politiko eta sozial handien garaietan, edo asmatu eta egokitzen zara edo korronteak ahanzturara eramaten zaitu. Testuinguru horretan atera du Bilduk indar abertzale guztiei azaroaren 20rako elkarrekin aurkezteko egindako proposamena. Aralarrek baiezkoa eman dio eta EAJk ezezkoa. Jeltzaleek, gainera, proposamena ez dela serioa bizkarreratu diote Bilduri, eta honek EAJren ezezkoa azaleratzea bakarrik bilatzen duela. Eta akaso hala da, jakinik Urkulluren EAJk orain ez duela halakorik onartuko, aldarrikapen abertzale zaharra mahai azpitik atera eta jeltzaleak ezetz ematera behartu.

                                                                             
Ekimena zintzoa edo amarrua izan den albo batera utzita, abertzaletasunari komeniko litzaioke halakorik? Ona litzateke? Gaitza da erantzun bakarra izatea eta, seguruenik, unean uneko abagunearen arabera jokatzea litzateke logikoena. Gizarte eredu desberdinak dituzte EAJk eta ezker soberanistak, eta alde horretatik ez luke zentzu handirik hautagaitza bateratuak. Krisi ekonomikoaren aurrean, adibidez, EAJk PSOEren erreformak aurrera ateratzea ahalbideratu duenean, ezkerreko indar abertzaleek hiru greba orokor sostengatu dituzte erreforma horien aurka.

Baina, teorian bederen, herri proiektu bat ere partekatzen dute, Euskal Herriarena, eta beronen egituraketa politiko-instituzionala eta bere burujabetza aldarrikatzen dute. Eta alde horretatik bai izan dezake zentzua noizbait elkarrekin joatearenak: ekimena ondo mugatu eta zehaztuz gero, hautestontzietakoa herri gisa eman daitekeen erantzun indartsu eta deigarrienetakoa da. Zalantzarik gabe, eraginkorra litzateke abertzaletasunaren indarra erakusteko, eta baita herri gisa ditugun ezaugarri garrantzitsuenen defentsan –euskara eta euskal kultura– era nabarmenean sakontzeko.

Hau al da halakorik egiteko unerik aproposena? Baietz pentsa liteke, bakearen eta normalizazioaren txanpa hau baliatu behar dela halako proposamen bati indarra emateko. Bilduren emaitza onek argi adierazten dutela herritarren eta, bereziki, abertzaleen ilusio une hau baliatu behar dela. Gainera, horrek bereziki lagunduko lukeela bake prozesua.

Baina ezetz ere pentsa liteke, jeltzaleek egin duten moduan, eta horretarako ere arrazoi ugari egon daitezkeela: azkar dela horrelakorik egiteko, edo bloke politika horiek baztertu egin behar direla, edo aurrera begira horrek abertzaletasunaren ikuspegi independentistena elikatuko duela eta EAJrentzat arriskutsua izan daitekeela, edo gizarte ikuspegia, edo…

                                                                                                                                           
Proposamena ez da gauzatu eta listo, baina akaso ez litzateke txarra unea baliatzea bi gai behintzat sakon hausnartzeko: bat, indar abertzaleek zein eratako elkarlana egingo duten Madrilen bake prozesu bat ondo egituratzeko eta nola jokatuko duten elkarrekin nazio aldarrikapenen garapenean; eta bi, ea epe ertainera begira abertzaleen hautagaitza bateratu bat aurkez daitekeen, esate batera lau urte barru Espainiako hauteskunde orokorretan.

Uste dut datozen urteetan normalizazio politikoan jarri behar dela indarra, herritarrok bakeaz gozatu ahal dezagun, eta euskal gizartean diren proiektu politiko desberdinak bake egoeran lehia daitezen.  Ezin da hori egin eta, demagun, erabaki eskubidea ardatz hartuta, Estatuarekin konfrontazio dinamika bat modu bateratuan eraman. Baina behin bake prozesuarena bideratuta, zergatik ez? Logikoa eta zentzuzkoa da abertzaleek ere normalean ezker-eskuin paradigmaren araberako hauteskunde eskaintza egitea. Baina hori bezain logikoa da salbuespenak ere baliatzea eta herri izaerari dagozkion aldarrikapenak era bateratuan akuilatzea.
Nola, noiz, norekin… hausnarketa eta elkarrizketa serioak besterik ez dira behar. Duela lau urte hasi zen irudikatzen posible zela ezkerreko esparru soberanista batzea eta emaitzak begien aurrean dira dagoeneko. Lau urte barru, posible ote eskaintza abertzale bateratua?


Azkenak
2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


2025-09-08 | ARGIA
Israeli armak salerostea debekatzeko dekretua iragarri du Espainiako Gobernuak

Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]


2025-09-08 | Axier Lopez
Argentinako ultraeskuinak lehen kolpea jaso du haustekundeetan

Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]


‘Esnatu ala hil’, kaleko euskaltzaleentzako liburua ondu dute Goikoetxeak eta Iurrebasok

Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]


2025-09-08 | Gedar
Igorreko Kiñu Gaztetxearen aurkako epaiketa, irailaren 15ean

09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.


2025-09-08 | Ahotsa.info
Bideoa: Labaren irekiera festa ospatu dute Iruñean

Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]


2025-09-08 | ARGIA
“Terroristak” dira Espainiako Vuelta geldiarazi zuten Bilboko ekintzaileak, Israel-Premier Tech taldeko jabearen arabera

“Ez gintuen harritu nola hartu gintuzten Euskal Herrian, ezker muturreko ekintzaileen eta separatisten gotorlekua baita”, adierazi du Sylvan Adams-ek.


Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


2025-09-08 | ARGIA
Desplazamendua behartzeko Gaza hirian palestinarrak hiltzen eta eraikinak suntsitzen jarraitzen du Israelek

Astelehen goizaldean 23 palestinar gutxienez hil dira Gazako hiriburuan, tartean bi haur gosetearen ondorioz. Igandeaz geroztik gutxienez 50 etxebizitza eraikin eraitsi ditu Israelek, beste 100 kaltetu, eta desplazatuen kanpamenduetako 200 denda suntsitu.


2025-09-08 | Sustatu
Hiru urteko isilaldiaren ondoren, Bermeoko Itsuki Irratia berriro uhinetan da

Itsuki Irratia Bermeoko ahotsa izan zen 1985etik 2022ko otsailera arte. Orduan, zailtasun ekonomiko eta teknikoek proiektua bideraezin bihurtu zuten, eta irratiaren itxiera ekarri. Baina urtebeteko berrantolakuntza prozesu baten ondoren, irailaren 1ean berriro martxan jarri dute.


2025-09-08 | Jon Torner Zabala
Ertzaintza beste 11 pertsona ari da ikertzen, uztailaren 20an Azpeitian izandako liskarren harira

Uztailaren 20an, goizaldeko 04:00ak aldera, Azpeitiko Gaztetxearen ondoan jazo ziren gertakariak, gazte batek pilen edukiontzi batean ACAB leloa [All Cops Are Bastards edo "Polizia guztiak sasikumeak dira"] idatzi eta ertzainek isuna jarri ostean. Hasiera... [+]


2025-09-08 | Bertsozale.eus
Bertsolaritza lurralde guztira hedatzeko apustua egingo da Nafarroako Bertsolari Txapelketan

24 bertsolarirekin ekingo dio bideari Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Auritzen izango da, urriaren 4an; eta, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da finala, azaroaren 29an. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, Bertso Sarrerak atarian.


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: “Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu”

Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.


Gida bat Donostiako Zinemaldiaren atarian

Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]


Euskarazko ekoizpen ugari, Zinemaldian

Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.

Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]


Eguneraketa berriak daude