Atea zabaldu zuen

  • Arnald Lobel ::Osaba Elefante

    Pamiela-Kalandraka

    orrialdeak ::65

    prezioa ::15€

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Arnald Lobel oso ezaguna da haur txikien literaturan; euskaraz ere aspaldi argitaratu ziren haren lan batzuk eta Sagu kontuak paregabe hura bezala idazle eta ilustratzaile honen zenbait lan plazaratu izan dira. Azkena, 1981ean kaleratu zen Osaba elefante hau.

Albumak baino, liburu ilustratuak diren lan hauetan egileak istorio baten barruan hainbat gertakari kontatu ohi ditu, hainbat istorio txiki, eta oraingoan ere antzeko egitura erabili du. Istorioa kontatzen duen elefante txikiaren gurasoak nabigatzera joan dira belaontzi batean, elefante txikiak, aldiz, etxean geratzea erabaki du: “Ni ez nintzen joan haiekin. Tronpa mukiz beteta eta eztarriko mina neukan. Eta ohean gelditu nintzen” (6. orrialdea). Egoera horretatik abiatzen da liburu honen argumentua. Narratzailearen gurasoak itsasoan desagertu ondoren osaba etorriko zaio eta haren etxera eraman.

Osaba ilobaren topaketa, bidaia, osabaren jarrera bizitzaren aurrean… oso modu sinple eta, era berean, goxoan kontatzen zaizkigu. Guztia haur, barka, elefante txiki baten ikuspegitik narratua… eta amaiera lortuarekin. Izan ere,  istorioaren zirkulua itxi egiten da egileak ederki jositako amaierarekin, eta istorioaren kapitulu zerrenda borobilduz (osabak atea zabaltzean hasten dena, osabak ixten duenean amaitzen baita).

Animalien pertsonifikazio argia dugu, Lobelek bere lanetan egin izan ohi duen bezala, eta oso pertsonaia gutxirekin (esku bateko hatzekin konta daitezke liburuan ageri direnak) istorio sinple, arin eta hunkigarria erakusten zaigu.

Elefante txikia bakarrik dago etxean eta halako batean “logelako atea zabaltzen entzun nuen. ‘Kaixo, zure Osaba Elefante naiz’, esan zuen ahots batek” (8. orrialdea) eta une horretatik aurrera Osaba Elefante eta ilobaren arteko harremanaren berri izango dugu, nola joaten diren elkar ezagutzen, nola bidaiatzen duten osabaren etxera, hango jolasak, istorioak, gertakariak… hainbat kapitulutan banatuak. Lobelek, arestian aipatu bezala, osotasun batean hainbat istorio labur kontatzen baititu. Horrela, lanpara piztean ahots bat entzuten dute eta hortik abiatuta lanpara magikoaren mundura eramaten gaitu egileak (Aladinoren lanpara gogoraraziz) harik eta amaiera harrigarria suertatu arte. Eta harriduraz, umorez, maitasunez joango da iloba eta Osaba Elefantearen istorioa osatzen, lotzen, korapilatzen istorio handi bat erdietsi arte.

Horregatik guztiagatik, testuaren, irudiaren, itzulpenaren eta edizioaren kalitateagatik gozatu ahal izango dugu iloba eta Osaba Elefantearen artean igarotako “egun zoragarri” horiekin.

Azkenak
Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


2025-09-04 | El Salto | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa" eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


Eguneraketa berriak daude