Eta NaBai zer?

  • Ikasturte berria zalantza itzelez datorkigu arlo ekonomikoan eta bizitasun handiz politikoan, bietan azken hilabeteetako jario tinkoari jarraiki. Eremu politikoan bakegintzak eta normalizazio politikoak jardunaren ardatzean jarraituko dute eta, apurka, 2011 honetan eman diren urrats erabakigarriak sendotuz jarraituko dutela pentsa liteke.

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hau atzera ezineko egoera dela sustraituago dago gizarteko alor guztietan, orain jokaldia borobiltzea falta da eta etorkizuneko elkarbizitzaren zutabeak ondo finkatzea: gatazkaren ondorioak humanizatu (presoak…), partehartze politikoa bermatu, guztien arteko eztabaida politikoari hasiera eman eta biktimen gaiari serio heldu. Hori da sekuentzia, eta bukaeratik hasi nahi izateak prozesu hori zangotrabatu eta luzatu besterik ez du egingo. Esparru hauek guztietako osagaiak nahasiko dira prozesu luze horretan, jakina, baina hemen bezala txakurrak ortozik dabiltza munduan zehar eta, desberdintasunak desberdintasun, bake eta normalizazio prozesuek ezaugarri bertsu asko dituzte.

Gai hauei buruz zerbait badakien Vicenç Fisas-ek El País-en joan den astelehenean idatziriko artikulu interesgarrian, ETA eta Gobernua dagoeneko erakunde armatuaren amaiera elkarrekin kudeatzen aritu beharko liratekeela dio, hori dela normalena munduan zehar eta hemen ere horretan aritzea espero duela. Zentzuzko berbak, zalantzarik gabe, ona litzateke hala izatea eta azaroan lekukoa hartuko duen PPk ere bide horretan sakontzea. Hori izango da epe laburrean frogatu ahal izango dugun gaietakoa. Gaitza dirudi Bilduren ilegalizazioa eskatzen duena jardun horretan irudikatzea, baina ez litzateke lehenengo aldia izango eta gainera munduan zehar ere bere gisako askok egin dute berdintsu.

Hegoaldean berriz ere hauteskundeak gainean ditugula da kontua, eta erabakigarriak izango direla bake prozesuan. Euskal Herrian, gainera, ukitu berezia izango dute, besteak beste, 1996az geroztik ezker abertzaleak ez duelako hauteskunde mota honetan parte hartu: 2004. urtean legez kanpo zegoen jada eta 2000.ean abstentzioa eskatu zuen, euskal herritarrok Madrilen ez genuela ezer egiterik argudiatuz. Beste garai batzuk dira, duda barik, eta oraindik Sorturen legeztatzea airean bada ere, ezker abertzaleak Bildurekin bideratuko du bere botoa.

Ez dagoena argi esparru abertzalearen eskaintza da. Bilduk EAJri egindako proposamena bazterrean geratu ondoren, badirudi Bildu eta Aralar batuko duen eremu soberanista eta ezkertiarra osatuko dela. Ez dirudi EAEn horretarako arazorik izango denik, baina Nafarroan kontua bestelakoa da. Aralarreko zuzendaritzak Bildurekin eskaintza osatzearen aldeko proposamena egin du, baina alderdian banaketa dago gaiari buruz eta hainbat sektorek ez dute begi onez ikusten proposamena. Datorren larunbatean ikusiko da zer gertatzen den Berrioplanon (Nafarroa) egingo duen biltzarrean. Eta behin betiko erabaki ofiziala irailaren 17ko ezohiko kongresuan finkatuko du Aralarrek.

Seguruenik zuzendaritzaren proposamena aterako da aurrera, baina Nafarroan barne eztabaida esanguratsuarekin. Eta hori hala bada, galdera berez dator: zer gertatuko da NaBai-rekin? Egongo da hauteskunde hauetan? Eta nola osatuko da ondoren? Eta talde parlamentarioa eta dituen alkatetzak? Erantzun hauetako batzuk irailaren 4an ezagutu ditzakegu, egun horretan aurkeztuko baita Zabaltzen, NaBai-ko independenteek osatutako egitura politikoa. EAJ bera baino erabakigarriagoa da Zabaltzenek egin dezakeena, eta hauteskunde hauetan Aralarrik gabe Nafarroako esparru politikoan bere eskaintza manten badezake ere, etorkizunari aurre egitea gaitza izan dezake.

Oinarrian eztabaida historikoa dago: ea nola garatzen diren Nafarroaren izaera berezia eta bere estrategia politiko propioa, eta ea hori nola ezkontzen den EAEko –eta Euskal Herri osoko– gainerako estrategiekin. Eta ea nola lotzen den hori Nafarroako sektore baskista eta ezkertiarrekin. Hori izan da bere sorreratik NaBaik abertzaletasunari egin dion ekarpen nagusia eta hori da, besteak beste, abertzaletasunak kontuan izan beharko duena.  

Betiko hausnarketa hauek ditu abertzaletasunak Nafarroan eta, historiako gizarte ordezkaritza eta ordezkaritza instituzional handiena lortu ondoren, posizio onean dago hausnarketa hau lasaitasunean egiteko; akaso, hori da oraindik orain erronka nagusietakoa, eztabaidak eta ikuspegi anitzak jardun politikoan lasaitasunez txertatzea. Kontrakoa izango zela uste banuen ere, iragan maiatzeko hauteskundeetako giro orokorra eredugarria izan zen zentzu horretan.


Azkenak
2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Netanyahuk Gaza osoa okupatzea erabaki du, armada aurka agertu arren

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin bilduko da asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei "atseden hartzeko tartea" ematea... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Poloniak berriz ireki du Pablo Gonzalezen kontrako prozesu judiziala

Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.  


Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


NBEren Segurtasun Kontseilua Gazan bahituta dauden israeldarrez mintzatuko da asteartean

Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]


AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Turismoaren negozioaren aurka mobilizatu dira Zarautzen

"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]


Requiem batekin abiatzea?

Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude