Mallabian bizi den kazetari durangarrak (1978) tesia argitaratu berri du: Albisteen kalitatea: Euskadi Irratia, ETB1 eta Euskaldunon Egunkaria / Berria (Research on Basque Media’s News Quality). Besteak beste euskarazko hedabideetako albisteen kalitatea
erdarazkoena baino okerragoa ez dela erakutsi du.
Gonzalez gorosarriren asmoa albisteen kalitatea neurtzeko metodologia sortzea izan da, gero metodo hori euskarazko hedabideetan, eta baita gainerakoetan ere, aplikatu ahal izateko. Horrezaz gain bi ikerketa lerro landu ditu Txema Ramirez de la Piscinak zuzendutako tesian: bata, sorreratik 2008ra euskarazko hedabideetan albisteen kalitateak zer norabide hartu duen, eta bi, 2008ko hainbat albiste hartu eta euskarazko eta erdarazko hedabideetan alderatu ditu.
Euskarazko hiru hedabideetan administrazioak protagonismo handia hartu duela diozu. Zer esan nahi du horrek?
Albisteko protagonista nor den jakiteko lau talde bereizi ditut. Bat: administrazioa deitutakoa, alegia, alderdi politiko guztiak, azken batean estatu egiturarekin bat datorren kontzeptua. Bi: gizarte eragile profesionalak, hots, komunikazio kabineteak eta profesionalki eratuta dauden eragileak, hala nola, sindikatuak, kirol taldeak... Hiru: gizarte eragile autonomoak –langileen asanbladak, gizarte mugimenduak... gizartean lanean dihardutenak–. Lau: protagonista identifikatuta ez daukaten albisteak.
Administrazioa gero eta indar gehiago hartzen ari da, baina beragaz batera, protagonista identifikaturik ez daukaten albisteak areagotzen ari dira. Adibidez, istripuak eta hondamendi naturalak. Batez ere gizarte eragile autonomoak dira lekua galdu dutenak, baina egia da, adibidez, Berriak protagonista horiei heldu diela. Hedabide publikoetan ez da hala gertatu.
Politika gaiak murrizten doaz, eta gizarte gaiak indar hartzen.
Titularretan eta hedabideetako lehen orrietan, Gizarte sailak gero eta tarte handiagoa hartu du. Gizarte sailaren tamaina handitu duten albisteak ordea, ez dira gizartean eragiteko albisteak, eta ez dira gizarte mugimenduek sortutakoak. Albiste estatikoak dira, arinak: ezbeharrak, hondamendi naturalak, ikuskizunak, irudiaren bidez sartzen direnak... ez dira albisteak... ez daukate albiste edukirik. Ez dakizu zer ikusten zabiltzan, edo albistegiak edo Euskadi Directo. Hedabide idatzietara ere joera hori heltzen ari da. Ezbeharrek leku handia daukate, batez ere irudia badaukate.
Istripua adibidez.
Eibarko autopistan kamioia zubitik eskegita, adibidez.
Berri hornitzaileekiko mendekotasunak ere gora egin du aztertutako hiru hedabideetan.
Albistegintzak bi prozesu dauzka: hautaketa eta hautatuko albistea garatzea. Gero eta kalitate handiagoko albisteak hartzen dira. Jakina, munduko edozein puntatan gertatutako edozeren berri eduki dezakegu. Baina, kontua da gero albiste hori garatzeko esku hartzerik ez daukagula. Ez dauzkagu informazio hori kontrolatzen duten albiste iturriak, adierazpenak, aitzindariak... Mendekotasunak hori adierazten digu, ez dakit non gertatutako albistea ematen dizu, baina hark emango dizu zuk emango duzun informazio guztia, ez daukazu sakontzeko aukerarik. Mendekotasun hori areagotuz joan den bitartean euskarazko hedabideek albisteak sortzeko gaitasuna galdu dute.
Kazetaritza lasterraren eredua aipatu duzu.
Azaldutakoaren ondorioz sortu den kazetaritza eredua da: kanpotik –berri agentziak edo komunikazio kabineteak– datorren albistea, eurek emandako informazioa, birmoldatu eta atera. Lan eredu horretan gero eta zailtasun handiagoak daude Euskal Herrian eta euskal edukiekin hornitutako albisteak sortzeko.
Adibide bat eman al zenezake?
Dominique Strauss-Kahn, DSK kasua. Begira nor den protagonista, non gertatu den, zein momentutan –gauez, hegazkina hartzeko zegoela–, eta hurrengo egunean hiru hedabidek horren berri eman zuten. Baina gero, bestelako ikuspegiak emateko aukerarik, haren aurrekariak topatzeko biderik ez da egon. Berari ateratako argazkiak edo telebista edo irrati korteak beste batek bidali dizkio kazetariari. Maskarada baino inpakto handigoko albistea da, baina Maskaradan garatzeko askoz ere baliabide handiagoak dauzkazu eta independente egiten zaituzten baliabideak kudeatu ditzakezu. DSK kasuan salduta zaude. Euskal Herriko erdarazko hedabideek euskarazkoek besteko informazioa daukate DSKri buruz, ez guk baino gehiago. Maskarada berriz, ustez, gure esparrua litzateke eta ez dugu horretan eragiten.
Gure komunitatean eragiteko gaitasuna galdu dugu...
Estatuekiko, Espainia eta Frantziarekiko, distantzia mantentzen dugu, horren kontziente bagarelako, baina Estatu Batuetatik datorren albiste uholdearen aurkako kontzientziarik ez daukagu. Nazioarteko albisteen kopurua gero eta handiagoa da, eta pentsa daiteke mundu osokoak direla, baina ez, Estatu Batuetako albisteak dira edo Estatu Batuetako berri agentziek zabaldutakoak. Adibidez, titularretan edo lehen orrian, 2008an, Berriak Espainiako Gobernuaren albiste bakoitzeko Estatu Batuetako Gobernuaren bost albiste sartzen zituen.
Hedabideak gizartearekiko atxikimendua galtzen doazela diozu.
Hedabide horiek sorreran jarritako helburuekiko distantzia zabalduz doa, horrekiko kontzientziarik ez dagoelako, edo baliabiderik ez dagoelako. Kontzientzia izan den garaietan bestelako kazetaritza bat gauzatu da. Urteak aurrera egin ahala erlaxatu egin da kontzientzia. Kazetaritza, azken finean, boterearen iragazkia da eta hori barik botereak (berri agentziak) publizitate hutsa zabaltzen du. Iragazki horretan eragin behar da.
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]
Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.
Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]
Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak.
Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.
AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]
Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.
Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.
Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal.
Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.
95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.
Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]