Kirola eta txukuntasuna

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

oan den maiatzaren 29an Londresko Wembley futbol-zelaian Bartzelonak Manchesterri Txapeldunen Ligako finala irabazi zion. Une berean gaztelaniak menpean hartu zuen euskara. Eraitsi egin zuen, makurrarazi.

Finala batera eta antzeko baliabideekin eskaini zuten TVE1ek eta ETBko lehen kateak. Euskal Autonomi Erkidegoan audientzia datuak honakoak izan ziren: gaztelaniazko emanaldiak %54ko sharea, euskarazkoak %4,9koa. Ratinga, emanaldia zenbatek ikusi zuten alegia, 30.000 bat lagunek “gure” hizkuntzan. Gaztelaniaz zenbatek ikusi zuten zeuek atera kontuak, niri lotsaren lotsaz matrailak gorritzen zaizkit eta! Hori EAEn; Nafarroa eta Iparraldekoen berririk ez dut, baina ez dut uste itxaropen ikaragarria pizteko moduko datuak izan zirenik.

Abertzaletasunak gehiengo zabala duen herri honetan, komunikabideen jokoan ia beti atzerritarrak dira nagusi. Probintzialismo kiratsa darien egunkariak irakurtzen ditugu, eta prentsa arrosa aukeratzen dugu gure tristurak besteen faltsukeriarekin estaltzeko.

Zerbait oker egiten ari gara. Egia da beti dantzan dabilen hizkuntza dela gurea, baina arau nagusiak aspaldi finkatu ziren eta dagoeneko ez luke arrotza behar inorentzat. Aitortu ere egin behar da bertako komunikabideetan gure ahotsa jartzen dugun batzuk oso ahalegin txikia egin dugula azken urteotan gure hizkuntza-maila egoera berrietara egokitzeko, eta beste hizkuntza batean barkaezinak liratekeen akatsak geure buruari errazegi barkatzen dizkiogula. Eta jakina, hizkuntza etengabe mugitzen ari bada, baina gu geldirik bagaude, inoiz ezin izango gara bere parean ibili. Fin ari direnek gehiengoa osatu arren arduragabeek erabat estaltzen dute hauen ahalegina.

Ezagutzen ditudan komunikabide gehienetan euskara zerbitzuek lan egokia egiten dute, baina kazetariak egunero bere ahalegintxoa egiten ez badu jai dugu. Horrexek bihurtzen du barkaezinagoa zabarkerian ari denaren jarrera.

Bestalde, jakin berri dut hainbat euskaltzale komunikabideotan gertatzen ari denaz kezkaturik, gogotsu ari direla, elkarrizketatua euskalduna denean, gaztelaniaz elkarrizketarik ez egitearen aldeko kanpainan. Kontuan hartzekoa, zalantzarik gabe. Eta bitartean guk Xala edo Gonzalez Iparraldeko pilotariei, esate baterako, euskaraz eta gaztelaniaz galdetzen diegu. Galanta da, beraiena ez den hizkuntza derrigorrez ezagutu behar balute bezala!

Lana non egin bada, gogoa izanez gero. Ni hasteko prest nago.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude