Gure kutxek ondo eusten diote

  • Banku eta aurrezki kutxei Europan egindako erresistentzia proben emaitzak joan den astean jakin ziren, eta krisi eszenatoki baten aurrean, Hego Euskal Herriko aurrezki kutxek maila ona dutela ziurtatu dute. Kaudimen handiena duten finantza entitateen artean kokatu dira. Kutxa, %10,3ko kaudimenarekin, Espainiako Estatuko kutxen artean hoberena izan da. BBK-k, Cajasur erosi eta gero handicap bat zuen arren, %8,8 lortu du; eta Vitalek %8,7. Banca Cívicaren barruan dagoen CAN, burtsara atera da aste honetan, eta Hego Euskal Herriko kutxen artean kaudimen gutxien erakutsi duena izan da, baina froga gainditu du, %5,6rekin hain zuzen. Kontuan eduki behar da erresistentzia test hauek ez dituztela aurreikusi euskal entitateek kaudimen eza dagoenerako dituzten erreserbak eta probisioak. Horiek aintzat izanez gero, gure kutxen kaudimen kalifikazioa are handiagoa litzateke.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gauzak horrela, ez da ulertzen kutxen arduradunek eta euren ordezkari politikoen zati handienak bankarizatzearen alde egitea. Bankarizatzearekin, Gizarte Ekintza arriskuan jartzen da, kutxen egitekorik bereziena. Bankarizatzearekin, behin Kutxa Bank banku berria burtsara irtenda, planetako edozein inbertitzailek kontrolatu eta absorbitu dezake. Probetan erakutsi duten moduan, euskal kutxek hain kaudimen handia izanik, “mokadu” goxoa lirateke munduko edozein lekutako espekulatzaile eta inbertitzaileentzat.

Probek demostratu dute kutxa bakoitzak bananduta, hala nola guztiek batera, kaudimena dutela, euren funtzio soziala betetzen jarrai dezaketela, eta ez dutela kapitalizazio handiagoaren beharrik. Ondorioz, fusioaren alde egin eta Euskal Herrirako kutxa bakar, irmo eta indartsua sortzeko ordua da, bai eta bere bankarizatzea eragozteko ordua ere.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude