Frantziako Ademak (Ingurumenaren eta Energiaren Kontrolerako Agentziak) interesgarriak iruditu zaizkigun aholkuak eman berri ditu informatikako tresnen erabilerari dagokionez. Egun, teknologia berrien erabileragatik Europako berotegi-gasen emisioak %2 dira gutxienez, eta esponentzialki hazten ari dira. Beraz, hain libreki erabiltzen ditugun e-postek, webek eta abarrek gero eta erantzukizun handiagoa dute gure Lurraren berokuntzan. Hona hemen, bada, hainbat aholku sistema informatikoen erabilera ahalik eta garbiena izateko.
2009an munduan 250.000 milioi e-posta bidali ziren eta 2013an 500.000 milioi izango dira. Alor honetan aholkatzen dena: Behar diren mezuak baino ez bidali. 100 pertsonako enpresa batean mezuen kopurua %10 murriztuz, urtero tona bat gutxiago CO2 emitituko litzateke.
Behar diren mezuak baino ez gorde. Zerbitzari handiek munduko energia elektrikoaren %1 kontsumitzen dute eta emititzen duten gas kantitatea nazioarteko aireko trafikoaren adinakoa da.
Ez inprimatu ordenagailuan hamar edo hamabost minutuan irakurri ditzakezun mezuak, eta inprimatzekotan, zuri-beltzean eta orrialde bikoitzean egin.
Web-kontsultetarako ere bada aholkurik: Bilaketetan ahalik eta zehatzenak izan, horrela orri eta zerbitzari gutxiago kontsultatu eta lanean jarriko dira. “Faboritoak” edo lastermarkak erabili edota zuzenean jo edo idatzi topatu nahi den web-helbidea. Ahalik eta gehien luzatu ordenagailuaren bizitza. Hau da, ez aldatu urtero.
USB giltzen erabilera ere izugarri areagotu da azken urteotan. Adibidez, gero eta enpresa gehiagok egiten du publizitatea USB bidez. Erabili USBak beharrezkoa den kasuetan, katalogo astunen kasuan edo oso informazio pertsonalizatuen kasuan. Adibidez: 100 orriko txostena pasatzeko onena e-posta da, eta berori irakurtzeko pantailan baino hobe da bi orrialdetan eta zuri-beltzean inprimatzea.
Ainararen aurkako epaiketa dela eta, Bilboko Epaitegiarekin aurrean elkartu dira Manteroekin bat! plataforma eta bertaratutakoak poliziaren gehiegikerien eta egiturazko arrazakeriaren aurrean, elkartasunez antolatuko direla aldarrikatzeko.
Munduko gatazka ugariak kontatzera ohituta, oraingoan bere gatazka propioari jarri dizkio berbak Ebbaba Hameidak (Tindufeko errefuxiatu guneak, 1992) bere lehen eleberrian: Flores de papel (Paperezko loreak) (Peninsula, 2025). Hiru belaunalditako emakume banaren istorioak... [+]
San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.
Iaz ezagutu nuen Hana Zjakic, Bollotomaseko bertso-saioaren aurretik mahai-buelta berean suertatuta. Ingelesez egin behar niola aipatu zidaten. Eta ni, orduan, kezkatu egin nintzen, ea saioan bertan inor arituko ote zitzaion xuxurlari. Lasai egoteko esan zidan berak, lehenago... [+]
Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]
Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]
Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.
“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]
Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]
Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]
Aspaldi egin nuen lantegi batean, kapitalismoaren izaera alderatu zuten itsasoan koipe jario batekin, zabaltzen doan orbana, bidean hondakina eta miseria sortzen duena eta garbitzeko zaila dena.
Egun, AAren koipea nonahi dugu,beharbada ezagunenak honakoak direlarik:... [+]
Elon Musken xAI enpresak garatutako Grok adimen artifizialeko txatbota Telegramen txertatuko dute. 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du Pável Dúrovek zuzendutako enpresak. Orain arte, Grok X sarean edo Musken bestelako... [+]