Elgorri kasuen agerraldi nabarmena bizi izan dugu gure inguruan azken asteotan. Gipuzkoan, adibidez, 21 kasu izan dira, denak ere haurrak edo 35 urte baino gutxiagoko gazteak. Haietatik bik ospitaleratzea behar izan dute penumonia larriengatik, azkenean ondo sendatu badira ere.
Espainiako Estatuan 1.300 kasu izan dira 2011n; eta Frantziako Estatuan berriz, 5.000tik gora, 300 pneumonia larrirekin eta sei hildakorekin. 2004an berriz bi kasu soilik izan ziren, eta Osasunerako Munduko Erakundeak 2000. urterako desagertzea aurreikusten zuen. Zer gertatu da bat bateko agerraldi hau izateko, eta joera aldatzeko?
Agerpen berri hau txertaketekin lotua dago. Gipuzkoan, esaterako 21 gaixoetatik hamazortzi txertatu gabeak ziren, eta antzerako datuak ditugu beste herrialdetan ere. Diotenez, gurasoen %5ak ez du haurrak txertatzerik nahi, hauek lekarketen balizko ondorioengatik, eta geroz eta zabalagoa da txertatu gabekoen kopurua.
Txertaketa, norbanakoaren erabakia izateaz gain, gizarte erabakia ere bada, “artalde efektua” mekanismoa erabiltzen duelako. Elgorria bezain kutsakorrak diren gaitzetan, inguruko haurrak txertatuak badaude, birusak ez du zabaltzerik, eta hor galtzen da. Baina haurren portzentaje bat txertatu gabe badago, birusa bertan mantentzen da, eta gainontzeko haurrak –eta gaitza pasa gabeko helduak ere– arriskuan jartzen ditu. Haur bat txertatzeak, beraz, ingurukoak babesten ditu (baita txertatu gabea ere), eta ez txertatzeak berriz, beste guztiak ere arriskuan jartzen ditu. Galde iezaiozue 70 urtetik gorakoei, amonei bereziki, elgorriari buruz. Zerbait bizi ez izanak kontzientzia arintzen omen du.
Asko hitz egin da txertoen arriskuei buruz, baina oraindik ez da frogatu eragin txarrik dutenik. Autismoarekin lotzen zituen lan zientifikoa gezurrezkoa dela ikusi da, eta gaur egun, merkurioa erabat ezabatu da txertoetatik. Eztabaida luzeagoa emango lukeen arren, txerta itzazue faborez zuen haurrak, beraien onagatik, eta ingurukoen onagatik ere bai.
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]
473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera.
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]
Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.
Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]
Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak.
Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.