Ranger robotak 65 kilometro egin ditu bateria birkargatu gabe

Ranger Robota oinez.
Ranger Robota oinez.ruina.tam.cornell.edu
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ranger lau hanka luze eta mehe dituen robota da, AEBetako Cornell Unibertsitateak sortua, eta berriki atletismo pista batean 30 orduz biraka aritu da, artikulu honen izenburuan azaldutako errekorra gainditu arte.

Aurreko errekorra iazko uztailekoa zen: orduko hartan, 23 kilometro egin zituen Bigdog robotak. Aurten 42 kilometroraino iritsi nahi zuten Bigdogen jabeek, baina Rangerrek, 65 kilometro eginda, aurre hartu die.

Sei ordenagailu txiki eta dozenaka sentsore dituen robotaren pisua hamar kilogramokoa baino ez da, horietatik 2,7 litio ioizko bateriei dagokie.

Eta zertarako balio dute halako errekorrak hausteko gauza diren robotek? Bada, batetik, beste planeta batzuetan egin daitezkeen misioetarako. Baina gure munduan ere aplikazio ugari izan ditzakete, ezinduen garraiogintzan adibidez.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!