I Bizitzan eman eta jasotzen
diren muxu ta laztanak,
kontaezinak izan daitezke;
aldi berean bakanak.
Nahiz eta sarri bat gogoratu
ta ahaztu beste danak,
ohartzen gara indartsuenak
direla aita ta amak
eskatu gabe emanak.
IV Nahiz filmeetan hala ikusi
ezin da mitoez fido,
lehen muxuan emozioa
bihurtzen baita bertigo.
Baina orduko kili-kiliak
sabelean maitekiro,
desio dugun norbaitengana
hurbiltzen garen aldiro
senti daitezke berriro.
II Gerora eskolan norbait minduta
haserrearen haserrez,
maisuak muxu emanaraziz
konpontzen gintuen errez.
Baina lotura afektiboak
norberarenak direnez,
inork esanda kolpe handirik
eman behar ez den legez,
muxu txikirik ere ez.
V Ikasi arren leialtasuna
dela biko baten ardatz,
nori ez zaio tentaldiari
eustea egin inoiz gatx?
Muxu batekin hurbilduz ezpain
debekatu haietarantz,
unean horren gozoa zena
bihurtzen dela ez ahantz,
biharamunean garratz.
III Loti Ederra ta Edurne Zuri
bi printzesa peto-peto,
zaldunen baten muxuaren zain
desioa noiz beteko…
Umetan hori saldu ziguten
baina orain gaude hobeto,
emakumeok ez dugu behar
gizonik dagoeneko
lozorrotik esnatzeko
VI Eman gabeko muxuak baino
txarragorik ez da usu,
aitona, ama, betiko lagun,
maitale edo lehengusu...
Nahiz bere ondora hurbiltzerako
mundua ikusi lausu,
bizitza osoan zalantzarekin
geratu nahi ez baduzu,
emaiozu behingoz muxu!
Doinua: "Dios te salbe ongi etorri”.
Oharra: ez kantatu parentesi artean dauden hitzak
Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!