Bai Jose Luis, niri ere kezkagarri zait eskuinaren igoera, urdinaren hedapen bizkor hau. Baina kezkagarri zait, orobat, hurbilago sentitzen ditudalako-edo, ezkerrekoak omen direnen zenbait jarrera.
Uxuek zioen ilusioz jaso zuela maiatzaren 15eko manifestazioaren ondotik sortutako akanpaden mugimendua, eta neronek ere horrela jaso nuen. Europa mailako ezkerrean aski barneratuta baitago ikaragarrizko mugak dituela bide instituzionaletik ezkerreko politika benetan eraldatzaileak sustatzeak, eta akanpaden mugimendua ezintasun hori bere egitetik abiatzen zela iruditu zitzaidan. Gurean, ordea, denbora galdu gabe hasi ziren ezker abertzaleko zenbait, kontua hasi eta ordu eskasetara –eta mizkintasun osoz– akanpadak sorbaldapetik begiratzen, honengatik eta besteengatik markaje estua egiten.
Jakina, zalantzak izatea zilegi da –neronek ere baditut bat baino gehiago–, jarrera kritikoa izatea bezainbat, baina benetan gogaikarria egiten zait zenbaiten gurasokeria. Batez ere “guk urteak daramatzagu haserre”, “guk hogeita hamar urte daramagu borrokan” eta horrelako gukeriak, zeinak “gu guay gara” eta “asko duzue gugatik ikasteko” mezu harroputzetan laburbiltzen baitira. Besteren eginahalez apropiatzeko lehenengo pertsona plural horren erabilera merkea. Izan ere, badirudi norbere burua ezker abertzaleko kide gisa izendatzeak borrokalariaren debaldeko labela ematen diola bati zuzenean. “Gu, demokratok” esateak demokrataren debaldeko labela ematen dizun gisa berean. “Gu, ezker abertzalekook” esan eta, agi denez, ez duzu justifikaziorik eman behar, automatikoki kokatzen zarelako borrokaren abangoardian, nahiz eta urtetan egin duzun gauzarik iraultzaileena hautesontzi batean boto ziztrin bat sartzea izan (utzi dizutenean, hori bai). Nahiz eta kultur eredu kontserbadoreenetan (rock erradikal baskoa eta prosa kitsch-purpura) tinko mantendu, nahiz eta ingeniaritza OPUSen edo enpresaritza Deuston ikasi, nahiz eta antzinako erresuma baten ikurra eraman golkoan, nahiz eta alde zaharreko magrebtarrei destainaz so egin.
Eta ez dut uste, haatik, ezker abertzalea ezkerreko politiketan inori lezioak emateko posizioan dagoenik. Egiatan, ez dut uste inor inori lezioak emateko tokian dagoenik. Baina ez zarete harrituko esaten badut ezker abertzalea –gehiengoa–, maiuskulaz idazten diren auzi nazional handietan tematuta, abertzaleago iruditu izan zaidala maiz ezkertiarragoa baino. Antza denez, zenbaiten aburuz, independentzia erdiestean hasiko baikara kezkatzen lanaren banaketa eta duintasunaz, immigrazioaz, LGBTen eskubideez eta abarrez.
Baiki, ez dut uste, salbuespenak salbuespen, ezker politikei dagokionez, etxaferuka hasteko tenorean dagoenik inor hemen. Bartzelonan akanpadetan egon diren ugari ibiliak dira bete-betean Bolognaren kontrako mugimenduetan, edo greba orokorrean Espainiako Kreditu Bankuko egoitzaren okupazioan, edo desobedientzia zibila muturrera eramanez (Enric Duran). Haiek ere aspaldidanik daude sumindurik. Ez dute inoren nagusikeriazko irakaspenik jasotzeko premiarik.
Eider Rodriguezi irakurri diot pozteko garaiak direla datozenak, ez haserretzekoak. Hala bedi, neroni ere poztuko nintzateke hala balitz, baina ez dadila izan maiteminduaren poztasun txepela; batez ere, ez dadila izan norbere buruarekin maitemindua dagoenaren poztasun ezin txepelagoa.
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak Bilboko artista salatu du arrazoi beragatik, “eskarnio delitua” egin duela argudiatuta. EHZk barkamena eskatu die artistaren emanaldiak mindu dituenei, baina egoera gorrotoa sustatzeko baliatu dutenengandik “urrun”... [+]
220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.
NBEren txosten batek azaldu du Beasaingo enpresak lagundu egiten duela Israelgo legez kanpoko kolonien hedapenean. Amnistia Internazionalek deialdia egin die gobernuei “urgentziaz” esku hartu dezaten txostenaren ondorioekiko.
Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]
Nafarroako Barne Sailak araudia aldatu du Foruzaingoak taser pistolak erabiltzen hasteko hurrengo urtean. Pistola elektrikoen erabilera poliziek daramatzaten kamerek kontrolatuko dute.
Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.
-Kax, kax, kax.
-Aurrera!
Maratila kirrikariari buelta eman eta barrura.
Hor zaude zure Donostiako Ibaetako EHUko bulegoan, eserita, lanean, aurrean mahaia bete irakurgai. Hor daude zure poltsatxo beltza lurrean, zure erlojua, ohiko legez, eskumuturrean beherantz buelta... [+]
Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]
Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.
Hiru eguneko greba egin zuten ekainean eta enpresak ez ditu bete adierazitako konpromisoak. Horien artean zegoen udako oporren hutsuneak betetzea, CCOO sindikatuak azaldu duenez.