Zor ordain ezinen auditoria behar da Europan bertan ere

  • Maiatzaren 6tik 9ra bitartean 3.000 pertsonak parte hartu dute Atenasen Zorrari eta Austeritateari buruzko Biltzarrean. Mundu osotik etorritako militanteek gomendatu diete Europako periferiakoei –Grezia, Portugal eta Irlandakoei– ez onartzeko kanpo zor bidegabearen ordainketarik. Nork esan behar zigun europarroi...

Interneten aurkitu dugun marrazki honen esanahia
Interneten aurkitu dugun marrazki honen esanahia "“jabearen aztarnarik ez dugu lortu"“ bistakoa da: Greziako herritarra abiadura betean doan krisiak zanpatu duenean, zauriak artatzera datorkio Alemaniako lehen ministro Angela Merkel txofer daraman larrialdiko zilindroa, Nazioarteko Diru Funtsaren markakoa. Greziaren, Irlandaren, Portugalen... eta menturaz laster Espainiaren zorra auditatzea eskatu zen maiatz hasieran Atenasen. Han bilduak mintzatu ziren Europan gero eta gehiago aipatzen den Zorren Epaitegi baten beharraz ere, baina gauzak zuzentasunez egitekotan, hark baldintza batzuk bete beharko lituzkeela argitu zuten: neutral izatea, NDFren kontrolpetik askea; zorra osotasunean ikertzea, haren zilegitasuna barne; herritarrei zabalik egotea; eta ordainketen etena berehala erabakitzeko ahalmena edukitzea.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Argentinarekin alderatzea, Europan hango corralitoa edo kiebraren antzeko zerbait suertatu zitekeela iradokitzea alegia, iseka egitea zen, edo hitzontzikeria apokaliptikotan aritzea. Hori atzo arte zen. Orain edozein egunkari serioren ekonomiazko orrietan aditu burutsuenek Argentina, Uruguai edo Ekuador aipatzen dituzte Grezia, Irlanda edo Portugalentzako eredutzat. Ordaindu ote ditzakete metatutako zorrak? Erreskatea zabaltzea komeni da? Ez ote da pentsatzen hasi behar horien zorrak berregituratzea, esan nahi baita hein batean barkatzea?

Atenasen Conference on Debt and Austerity delakoak bildu dituen 3.000 entzule eta 400 militanteek ere ahotan izan dituzte Argentina, Uruguai, Ekuador... baita Zimbabwe bera ere, baina ez bakarrik eredu teoriko gisan. Ondoko urteetan Europako herrialde periferikoetako jendeek nozitu lezaketen hondamendia ekiditeko ispilu bezala aztertu dituzte haien ereduak.

Britainia Handiko Red Pepper aldizkarian Nick Deardenek idatzi duenez, “Brasil, Peru, Filipinak, Maroko, Argentina eta bestetako ekintzaileek greziarrei esan diete gogor eusteko, bestela 30 urteko atzeraldi suntsigarria datorkiela eta Nazioarteko Diru Funtsa bezalako erakundeekiko morrontza”.

Munduan 1980ko hamarkadatik aurrera ikusita dago zein diren orain Grezia, Irlanda eta Portugali beren zorrak ordaintzeko ezartzen zaizkien politiken benetako ondorioak. Zambia batean zorra bi halakotu egin zen, eta ekonomia hondoratu. Argentinan NDFaren botikak ez zuen lortu egoera okertzea besterik; azkenean 2001ean kiebran sartu behar izan zuen Buenos Airesko gobernuak.

Europako herrialde batzuek zorrak sekula pagatu ezingo dituztela sinesteko ez dago altermundialista izan beharrik. Georgios Papandreu lehen ministro greziarrak aitortu du kasik horretara helduak direla. Irlandakoari dagokionez, Morgan Kelly ekonomialariak aspaldi abisatua die bere erkideei. Baina Atenasen bilduak haratago zihoazen analisian.

Atenasen onartutako manifestua honela hasten da: “Gu, mundu osotik etorritako ekintzaileak eta mugimenduen ordezkariak, Atenasen bildu gara aztertzera lehen gertatutako krisi ekonomikoak, legez kontrako zorrari aurre egin eta hori baliogabetu dadin mobilizatzera, eskaintzera gure solidaritatea Europako jendeari NDFak eta Europar Batasunak inposatu dituzten austeritate programa bidegabeen kontra daraman borrokan, eta baita ere prestatzera plan ekonomiko bat herritarren beharrei erantzungo diena, elite sozial txiki bati mesede egiteko partez”.

Atenasko biltzarra mugiarazi dutenen artean mundu mailako erakundeak daude, hala nola CADTM Hirugarren Munduaren Zorra Baliogabetzeko Batzordea –gehien bat ATTAC siglengatik ezagunagoa–, eta zenbait talde lokalago. Espainiatik Observatorio de la Deuda en la Globalización erakundea aritu da.

Bertaratutako pertsonaien artean arreta berezia egin zitzaien Sofia Sakorafaren hitzei. Greziako parlamentari honek agintean dagoen PASOK alderdia utzi zuen gobernuak erreskatea onartu zuenean. Bileraren mamia honela laburbildu zuen: “Tiraniari, zanpaketari, bortizkeriari eta gehiegikeriari erantzuteko bidea informazioa da”.


Zorraren erresuma

Atenasen salatu zenez, Europako periferian krisian diren herrialdeak itotzerainoko zorretan sarrarazteko NDFk, Europar Batasunak eta munduko korporazio handiek erabili dituzte aurretik, 1970eko hamarkadatik, herrialde txiroetan usatutako antzeko formulak: ustelkeriaz erosi politikoak onartu zitzaten azpiegitura erraldoiak, finantzen arauak arindu etxegintzarena eta zorpetzearena bezalako burbuilak eraginez, armetan inbertsio handiak –Greziaren kasuan, eskandalagarria– eta abar.

Orain, 1929az geroztiko krisirik handiena lehertu denean, Europar Batasuneko buruzagiak politika ekonomiko osoa antolatu dute kapitalaren mesederako. Atenasko agirian diotenez, Egonkortasun Itunak eurogune osoan langileak estutzen ditu, Europako Banku Zentralak banku handien interesak babesten dituen bitartean. Europar Batasunean bereizi egin dituzte erdigune sendoa eta periferia ahula. Periferiak zorrak handitu ditu ez bakarrik erdigunearekiko daukan etenagatik, baizik eta baita ere lekuko aberatsen eta gainerako herritarren arteko eten gero eta sakonagoagatik. Orain zorrak ordaindu behar dituzte langileek eta langabeek, nekazari txikiek, enpresa txiki eta ertainek, hain zuzen zorrei etekinik atera ez dietenek.

“Austeritate eta pribatizazio neurriek –dio agiriak– gizarteko pobreenak estutuko dituzte gogorrenik, eta bitartean krisia sortu duten haiek erreskatatuko dituzte. Euroaren aldeko Itunak langileen gaineko presioa larriagotuko du. Aberatsek eta enpresa handiek jarraituko dute saihesten zergak, gizarte justuago bat eraikitzeko behar liratekeenak. Ez badiegu neurri horiei aurre egiten, Europan sekulako eragina izango dute, urte luzetarako okertuko dute indarren balantza kapitalaren mesederako eta langileen kalterako”.

Salaketaz eta mobilizazioaz gain, hiru mailako erantzuna proposatu da Atenasen, Europan indarrean diren politiken kontra. Batetik, herrialdeen zorren auditoriak egitea, erabakitzeko zor publiko horretatik zenbat den legearen kontrakoa, bidegabea, gorrotagarria edo, besterik gabe, ezin pagatuzkoa.

Bigarrenik, krisiari erantzutea burujabetzatik eta demokraziatik, ez kontrolik gabe agintzen duten Europar Batasunetik edo NDFetik. Herrialde batek eskubidea dauka ordainketen moratoria ezartzeko, Nazio Batuen Erakundeak berak legezkotzat jotzen du derrigortua dagoenarentzako.

Hirugarren, ekonomiaren berregituraketa. Neoliberalismoaren aurrean, trantsizio programak: bankuen kontrola eta behar izanez gero jabetza; industria politika berria inbertsio publikoan eta sektore estrategikoen kontrol publikoan oinarritua; zergen berrantolaketa kapitalak eta aberatsenek gehiago pagatu dezaten, berriz indartzea jarduera soziala osasungintzan, hezkuntzan, garraioan, pentsioetan...

Aurreko puntuotan euskaldunari deigarriena gerta dakioke zor publikoaren auditoria eskaria. Hau herrialde txiroagoetan proposatu izan da –2007ko urtarrilean eskaini zitzaion Net Hurbil bat–... baina Europan? Atenasen azaldu zen sindikatu, mugimendu sozial eta militanteen artean nola jarri dezaketen martxan horrelako auditoria bat. Bada eskuliburu bat horretarako.

Atenasen aurkeztu Debtocracy dokumentala YouTuben ere ba dago. Balizko espainoloi komeni zaigu ikustea: zenbait adituk udazkenerako iragarri du gure erreskatea.


Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude