Betaurreko batzuen atzetik

  • JOKIN MITXELENA ::Saguzarrak egunez

    AIZKORRI

    orrialdeak ::36

    prezioa ::7€

Saguzarrak egunez.
Saguzarrak egunez.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Oker ez banago hau da Jokin Mitxelenak idazten duen bigarren lana, eta aurrekoan bezala bi saguzar dira protagonista. Mitxelena oso ezaguna da gure letretan ilustratzaile gisa, hamaika obrari jarri dizkio irudiak 80ko hamarkadan Pottoko hura egin zuenetik; baina, arestian esan bezala, oraingoan idazle eta ilustratzaile moduan ageri zaigu.

“Goiza zen eta Saguzarrak esnatzen hasi ziren egun hartan, gaua lotan eman ondoren” (4. orrialdea). Horrela hasten da bi saguzar ahizpa protagonista dituen ipuin hau. Genobebak eta Isabelak mundua ikusi nahi dute egunez, alde batetik bestera ibili bazterrak aztertzen. Horrek, baina, arazo bat sortuko die: “–Ai, Genobeba: gogora ezazu gu saguzarrak garela; Gauez ibiltzen gara airean, ez egunez. Argi gehiegi dago guretzat egun argiz!” (8. orrialdea) esango dio Isabelak ahizpari, eta hain zuzen gehiegizko argitasun horri aurre egiteko eguzkitako betaurreko batzuen bila abiatuko dira saguzar biak.

Bidaiari ekingo diote beraz, animalia ugarirekin topo eginez; hontzak gauez ibiltzen dela eta betaurrekorik behar ez duela esango die; behiak, aldiz, belarra jateko betaurreko berde-berdeak dituela berak; igelak, urperako betaurrekoak darabiltzala; beleak, harrotasun handiz, berak ez duela betaurrekorik behar dotore egoteko… Eta bataren erantzun ezegokia edo bestearen ezezkoa jaso ondoren egun osoa eman dutela ikusi ahal izango dute saguzar bitxi hauek, juxtu-juxtu satorrak betaurreko beltzak eskaintzen dizkienean eta gauaren lehen zantzuak zeruan nabaritzen direnean.

Kolore biziz osaturiko irudiek laguntzen dute testua; ezkerreko orrialdean hitzak eta eskuinekoan irudia, biek osotasun ederra eskainiz. Izan ere, aurretik ikusi ahal izan den bezala, egitura errepikakorra du ipuinak, helburu baten bila ari diren saguzar ahizpek animalia ezberdinekin topo egin eta hauek emaniko ezezkoaren ondoren berriro jarraitu beharko baitute bidaiatzen, beren helburua lortzen.

Entretenigarria, sinplea eta goxoa dugu ipuina. Oso bitxia argumentuan eta egokia planteamenduan. Bizitza bidaia da, Genobeba eta Isabela betaurreko batzuen bila ibiliko dira, egun osoa emango dute haien atzetik eta azkenean, eskuratzen dituztenean… “–Ederki, Genobeba, badauzkagu gure betaurrekoak, baina, orain, ilunabarra da, ia gaua, neka-neka eginik nago eta lotara noa” (32. orrialdea) erantzungo dio Isabela zuhurrak ipuin eder honi, eta bi ahizpen ibilaldiari, amaiera emanez.

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude