K. O.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Uzten naute, erabat jota. Ikasi, ikasi liteke erlatibitate legea azterketa gainditzeko lain, baina hamabi urte preso egondakoaren denbora hori ez dela izugarria onartzea, ezina zait. Eta tokatu zait entzutea. Gatzak eta Agirrek hogeita hamarreko marra gainditu ostean, hogeikoa ere urria dirudi, edozein dela ere jarduna markak hauste hutsei irlandar zerbezaren izena daramana liburu aipatuena dela, best-sellerra, kontutan hartzen badugu. Horiek kartzelaratu zituztenean, gure seme-alabak Seaskako ikasleak ziren, Renault-12ak puntako modeloak, idazteko Olivetti elektrikoak bulegotako erreginak eta trenak marroiak. Pezetak eta liberak elkar trukatu beharrak Inchauspe nafar jaun feudala bankari bilakatu zuen. Ordulariak mekanikoak ziren eta konpontzaileak artisau estimatuak. Langileek sobretan jasotzen genuen salarioa, eta gutako askok ez genuen kontu korronterik. Gogoratzen ari naizen gizartea, gure lantokiko gazte unibertsitari gazteenei santimamiñekoa iruditzen zaie. Hori zen beren markak inork gainditu behar izatea nahiko ez luketen Gatzak eta Agirrek utzitako mundua. Marka izugarria ez al da? Hau marka!


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!