Sinesten al duzu ipotx matxinatuetan? Honatx: Udako egun sargoritsua da Eusko Treneko tren batean Gipuzkoako kostaldean. Ezustean sartu da Guardia Zibila trena nasatik ateratzear dagoela eta hor dabiltza bagoietan atzera eta aurrera begiko jo dituztenei NANa eskatuz. Lehenengo mugimendu azkar eta zakarren ostean, trenetik jaitsi ezin eta gainontzeko bidaiariak bezala gelditu dira, harrapatuta, hurrengo geltokiak zer ekarriko zain. Giroa ederki nahastu dute eta bat-bateko aktibitate ezak tentsio deserosoa sortu du bagoian.
Hurrengo geltokiko nasan baina, hondartzatik etxera bidean diren zientoka pertsona daude trena hartzeko zain. Treneko ateak zabaltzearekin batera bidaiariak barrura sartu dira euren hondartzako tramankulu, toalla, bainujantzi, look playero eta eguzkitako krema usaintsuekin. Gazteak dira asko, nerabezaro bete-betean daude, hormonak bor-bor dituztela.
Trikorniodunak ez dira apenas mugitu, setiatuta, inguratuta geratu dira; trikornioa, pistola gerrian, inork ez du haiengana gehiegi hurbildu nahi, baina ez da lan erraza hondartza egun batez leporaino beteta dagoen tren bagoian.
Udako eguzki galdatan trena badoa, bere ohiko triki-traka itogarriaz, ezusteko bidaiariak barruan harrapatuta. Gerrikoan lotuta daramaten armagatik ez balitz, nago, nerabe eta aurre-nerabe horiei ez dietela guardia zibilek aparteko kezkarik sortzen, bai ordea, ondoko neska-mutilaren azal beltzaranari darion usain sarkorrak.
Guardia zibilak ostera ez daude ez, lasai. Zer aurpegi jarri ez dakitela trenaren mugimendu zakarrak nola hala jasaten dituzte. Gainontzeko bidaiariek eurek zerbait egingo dutela espero balute bezala, guardia zibil batek berrogeita hamar urte inguruko gizona begiz jo du. Ilea eta bizarra urdinduta ditu, kamiseta eta galtza laburrak soinean, bidai liburua irakurtzen ari da bizkarra bagoiaren atearen kontra jarrita.
Guardia zibilak, beregana hurbildu ezinean, NANa eskatu dio nola edo hala. Denbora eten balitz bezala, bagoi osoa isildu da, trena ezik. Gizonak etsirik edo, besterik espero ez balu bezala egin du keinua, liburua esku batez helduz, bestearekin guardia zibilari NANa luzatuz. Begirada guztiak mugimendu horietan jarrita, jendetza hark guardia zibilari BUUUUUUka hasi behar duela iruditu du. Ez da gertatu, baina denek, guardia zibilak barne, sentitu dute, instante batez, posible dela. Sinesten baitugu ipotx matxinatuetan.
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]