Ideia gorpuztuen laborategia

  • Artedrama Euskal Laborategia (ADEL) antolatu du aurten ere Artedrama arte eszenikoen plataformak Aulestin, herriko eragileekin elkarlanean. Apirilaren 24tik 30era formakuntza ikastaroak jaso ahal izango dira, iluntzero publikoari zabaldutako antzerki eskaintza oparoarekin batera.

ADEL
ADEL
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2006an sortu zen ADEL, euskaraz lan egiten duten antzerkigile eta antzerkizaleek izan ditzaketen kezka eta beharrei erantzuten saiatzen den ekimena. Ander Lipusek azaldu digunez, ADELek dagoeneko forma propioa hartu du, eta horretan eragin handia izan du Aulestiko jendearen inplikazioak: “Horrek ematen dio zentzua egiten dugunari. Bi esparru jorratzen ditugu ADELen: batetik, formazioa ikasle eta irakasleen artean ematen da, eta horrek berezko ibilbidea du topagune gisa. Helburua irakasleek beren antzerkiarekiko ikuspegi estetiko eta teknikoak jendeari transmititzea da. Bestetik, herriari begira egiten diren ekitaldiak daude: ildo hau erakusleihoa bilakatu da euskarazko antzerki-lan txiki amateurrak eta profesionalak ikusteko”. Laborategi izaeran sakontzeko erronka dute gogoan ADELeko antolatzaileek etorkizunera begira; besteak beste, gai zehatz baten inguruan antolatzea egunak. “Hitz bat edo ‘espazioa eta aktorea’ bezalako gai bat hartu, eta ikastaroak horren inguruan antolatzea izan daiteke etorkizuneko erronketako bat”.

Ainara Gurrutxaga, Miren Tirapu, Maria Urzelai, Miren Gaztañaga eta Iñake Irastorza izango dira aurtengo irakasleak. Emakumezkoak denak, zoritxarrez oharkabean pasa ez den datua. Lipusek dioenez, kontziente edo inkontzienteki beraiek ere presente izan dute hori. “Akzidentea justu iaz gertatu zen: irakasleen artean zeuden bi neskek kale egin zuten arrazoi ezberdinengatik eta ondorioz irakasle denak gizonezkoak izan ginen. Bitxia da nola irakasleak soilik gizonezkoak direnean, horrek ez duen atentzioa deitzen. Nik esango nuke teatroan badagoela normalizatua emakume eta gizonezkoen kopurua. Hori bai, teatro klasikora jotzen dugunean, eredu ia denak maskulinoak dira. Horrek zer pentsatua ematen du. Aurten akzidente kontrolatu batekin erabaki dugu irakasleak neskak izatea eta horri nolabaiteko berdintasuna ematea, genero kontuetan gehiago sartu gabe”.

Gurrutxagak eta Gaztañagak, eskolak emateaz gain, bina emanalditan parte hartuko dute ADELen. Iñake Irastorzaren kasuan, hitza izango da protagonista: “Testuaren ulermenetik egingo dugu lan, testu batek ematen dituen aukera ezberdinak jorratuko ditugu. Testu txikiak aukeratu ditut abiapuntu bezala, azken helburua testuan oinarrituta praktikara pasatzea izango da”. Maria Urzelaik bere ibilbidean gakoak diren ardatzen berri emango du, lehena “kodifikazioa”: “Aktoreak testu edo pertsonaia bat lantzerakoan guztiz kodifikatua utz dezake, aktorearen askatasuna kaltetu gabe”. Bestetik “grounding” kontzeptuaren inguruan lan egitea proposatuko du Urzelaik: “Aktoreok normalean beroketak egin eta energia handiarekin hasten gara lanean. Modu honetan, erlaxazio egoeratik abiatuko gara, aktorea momentuan, bere gorputzean eta eszenatokian guztiz errotuz. Lanean denbora asko daramagunean, ondo funtzionatzen duten gauzetan gehiegizko konfiantza hartzen dugu aktoreok, eta horrek hainbat ohitura eta klixetan erortzea ekar dezake. Aktorearen oinarrizko izatera bueltatzeko modua bilatuko dugu”. Urzelaik ADEL­en balorazio positiboa egin du oso: “Artedramako jendea beti saiatzen da zeresana duten irakasleak eramaten. Aurtengoen zerrenda ikusita, gauza ezberdinak izanik ere, elkar osatuko dutelakoan nago”. Lan egiteko denbora urria izango bada ere, intentsua izan daitekeela uste du Urzelaik: “ADEL Euskal Herrian egiten diren gauzen artean interesgarrienetakoa dela esango nuke”. Xabino Alkorta Artedramako kidearen ustez topagune izaerak ematen dio dimentsio interesgarria ekimenari: “Jende askok Aulestin ezagutu du elkar, eta hori gerora sortu izan diren proiektuetan islatu da. Ikastaro arrunt bat baino harago joateak eta herriarekin sortzen den harremanak ematen digu indarra urtetik urtera lanean jarraitzeko”.

Gogoeta gunea

ADEL beraren zutabeetako bat formazioa den heinean, saihestezina dirudi hari buruzko gogoetak. Lipusek nabarmentzen duenez, antzerkilarien eta zaleen artean asko aipatzen da teoria eta antzerkiaren lege edo teknikei buruz ez dagoela apenas libururik, ezta gogoetarik ere. Horrekin batera, bada sarritan aipatu eta oraingoz egituratu ez den arte dramatikoaren eskolaren proiektua airean. “Euskaraz ari garenok kexu agertzen gara hor euskarak zer leku izango duen galdezka. Eskola horretan zer proiektu artistiko bideratuko den da beste galdera, oso ezberdina baita aktoreak teatrorako prestatzea edo esparru zabalago baterako, telebistan lan egiteko, adibidez. Oso interesgarria eta beharrezkoa da eskola bat sortzea, proiektu artistiko batekin, aktoreari ahalbidetuko diona modelo batekin irtetea”. Zentzu horretan garrantzitsua da gogoeta, baina batez ere hori praktikara eramatea inoren zain egon gabe. “Autokritika egin behar dugu. Egia da sekulako lana daukagula egiteko eta agian ez daukagula nahiko indar eta batasun, baina uste dut guk hasi behar dugula formula horiek eztabaidatzen, erdal mundutik ez dela etorriko hori bideratzeko eskaera”.

Euskaraz lan egiten duten antzerkilariak oraindik ere bere burua justifikatu behar du. “Etengabeko erresistentzian ari gara lanean. Duela gutxi erdal mundutik galdetu zioten Ximun Fusch-i ea zergatik ez genuen egiten Errautsak bezalako obra bat gaztelaniaz eta frantsesez, merkatua zabaltzearren. Berak erantzun zuen txinoz egitea pentsatzen ari garela, merkatua zabalagoa delako. Euskaldunok etengabe justifikatzen ibili behar horrek erretzen nau. Gure topagune eta ekimenei ‘euskal’ etiketa jarri behar diogu beti eta horrek badauka bere arriskua, gutxiago eta txikiago garela ematen baitu. Horrek dakar euskarazko ekimenak ‘euskara’-tik bideratzea adibidez, eta erdarazkoak ‘kultura’-tik. Uste dut herri proiektuak indartu behar genituzkeela. Aulesti, adibidez, oso herri euskalduna da eta ez dugu ezer justifikatzen ibili beharrik, antzerkia euskaraz egiten dugu gure hizkuntza delako eta kito. Euskal Herrian euskarak biltzen gaitu, baina baita adierazteko beharrak eta antzerkiaren inguruan gogoeta eta eztabaida bultzatzeko espazioak sortzeko beharrak ere”.

ADELek urteotan izan du bestelako eraginik ere, Usurbilgo eta Zarauzko topaldietako elkarlana horren lekuko. “Gure imajinarioan beti hitz egiten dugu sasi-sareez, ez direlako sare ofizialak, herri ekimenetik edo indar pertsonaletatik ateratzen diren proiektuak direlako. Proiektu bakoitzaren autonomia eta berezko nortasuna errebindikatzen dugu, denak dira errespetagarriak eta aberastasuna ematen diote antzerkigintzaren alorrean gure kulturari”.

Egungo antzerkigintzaren isla

Xabino Alkortak azaldu duenez, formazioaz gain herriko jendearen parte-hartzea bideratzeko gakoa da iluntzetako ekitaldien eskaintza (goiko koadroan aurtengo egitaraua). “Sei urte hauetan emanaldi asko eta oso ezberdinak egin dira. Lan batzuk gustukoak izan ala ez, oro har Aulestiko jendearen jarrera oso irekia izan da”. Ikuskizunen aukeraketarekin ez dago irizpide finkorik, baina bai eginaren eginaz finkatzen joan diren ardatzak. “Lehenik eta behin ohiko sareetatik at gera daitezkeen lanak dira askotan, besteak beste Aulestin ez dagoelako espazio eszeniko aproposik eta formatu handietan aurrekontuak ikaragarriak suertatzen direlako. Formatu txiki edo ertainak dira beraz. Urte osoan euskarazko antzerkiak ikusteko joera berezkoa dugunez, beti dugu Aulestin ondo enkajatu dezaketen lanak topatzeko xedea. Bestetik, beti izan dugu joera Iparraldeko antzerkigintzako lanak ekartzeko. Iparraldean antzerki talde amateurrak oso emankorrak dira eta amateur hitza oso ondo konpontzen da kalitatearekin”. Normalean beti geratzen zaizkie sartu nahi lituzketen lanak kanpoan. “Zorionez, guretzat ez da arazo egitaraua betetzea”.

Iluntzetako egitaraua

-  Apirilaren 25ean 21:00etan: Munstroa, Urki Mugu-ruzaren eskutik.
-  Apirilaren 26an 21:00etan: Sagarren denbora filmaren proiekzioa.
-  Apirilaren 27am 21:00etan: Gure bide galduak Deja-bu taldearen eskutik.
-  Apirilaren 28an 21:00etan: Stereo Miren Gaztañagaren pieza, ondoren Herio heroi Metrokoadroka kolektiboaren eskutik.
-  Apirilaren 29an 21:00etan: Iduzkilore antzezlana.
- Apirilaren 30ean 22:00etan: Errautsak antzezlana, ondoren Oreinak taldearen kontzertua.
 


Azkenak
Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Aurten ere batxilergoko ahozkoa euskaraz pasatzeko aukera irekiko dute hainbat irakaslek

Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.


Umandi ikastolak 50 urte
Euskara, bizikidetza eta berrikuntza pedagogikoa ardatz

Gasteizko Umandi ikastola duela 50 urte sortu zuten hainbat familia aski ausartek –herri ekimena, orduan ere–, euskararen transmisioa ardatz hartuta. Mende erdia joan da, ikastola hazi egin da, belaunaldi berriak hezi ditu ez gutxi, komunitate baten erreferente ere... [+]


Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Eguneraketa berriak daude