Errautsak: Le Petit Théâtre de Pain, Artedramak eta Dejabu
Belaunaldi baten errautsak eleekin iragarri ziguten obra, Luhuso herrian estreinatu zutenean; iragan azaroan. Areago, adierazi ziguten egin gabeko iraultzen hileta festa zela: sei pertsona eta hil-kutxa bat, Odei laguna barne. Iragan martxoan, Hendaian eman zuten. Anartean, Donostiako Antzerki Saria jaso du Errautsak antzezlanak, eta jokalariek errautsak aireratzen segitzen dute herriz herri. Arrakasta handiz gainera.
Belaunaldi bakar baten errautsak baino, erran nezake, obra honetan zenbait belaunaldirenak haizatzen direla. Hirurogeigarren hamarkadako seme-alaba hauen gurasoek piztu zuten sua. Eta, belaunaldiz belaunaldi, erraustutako belaunaldi horren ondorengoetan ezpaltzeko zurik ez ote den gelditu, erran nezake. Bego!
Sekula ez da berant. Greziarren Fenix Hegaztia antzo, euskaldunon Arrano Beltza berpiztu liteke errautsetatik. Fenixa bostehun urte bizi ondoren berpizten zen. Zer dira bizpahiru belaunaldi errausturik Nafarroako Erresumaren gainbeheraz geroztik. Bego!
Guztiarekin ere, zorionak obra hau asmatu eta jokatzen duzuenoi. Zorionekoak, jendarte kirrinkari baten erretratu zintzoa egin duzuelako. Nahaspilatutako jendartea konplexurik gabe agertzen duzuelako. Askotan –sarritan maiz ardura usu– elkar entenditzen ulertzen endelegatzen ez den euskaldungoa agertu duzuelako zinismorik gabe –edota zinismo handirekin–.
Hombre, ez dugu elkar aditzen. Bistan da, klaro eta noski.
Guztiarekin ere, konparazione eta berbarako, Hendaiako Hendaitz gazte taldearen “Pentsatu, ez sinestu!” lemaren ildoan, beharbada gureak ez du oraindik egin –ez da guztiz erraustu– eta jaio(ko) dira berriak. Agian antzinako Grezia Euskal Herria berrian berpiztu liteke. Oxala! Obrak eta antzerkigile hauek –eta beste batzuek ere– merezi dute-eta. Odei eta bere lagunen aurreko belaunaldiak kantatu zuen bezala: “Euskal Herria ez dago hilda, Euskal Herria bizi da” erraten dut, prefosta.
Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]
Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]
09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.
Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]
“Ez gintuen harritu nola hartu gintuzten Euskal Herrian, ezker muturreko ekintzaileen eta separatisten gotorlekua baita”, adierazi du Sylvan Adams-ek.
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Astelehen goizaldean 23 palestinar gutxienez hil dira Gazako hiriburuan, tartean bi haur gosetearen ondorioz. Igandeaz geroztik gutxienez 50 etxebizitza eraikin eraitsi ditu Israelek, beste 100 kaltetu, eta desplazatuen kanpamenduetako 200 denda suntsitu.
Itsuki Irratia Bermeoko ahotsa izan zen 1985etik 2022ko otsailera arte. Orduan, zailtasun ekonomiko eta teknikoek proiektua bideraezin bihurtu zuten, eta irratiaren itxiera ekarri. Baina urtebeteko berrantolakuntza prozesu baten ondoren, irailaren 1ean berriro martxan jarri dute.
Uztailaren 20an, goizaldeko 04:00ak aldera, Azpeitiko Gaztetxearen ondoan jazo ziren gertakariak, gazte batek pilen edukiontzi batean ACAB leloa [All Cops Are Bastards edo "Polizia guztiak sasikumeak dira"] idatzi eta ertzainek isuna jarri ostean. Hasiera... [+]
24 bertsolarirekin ekingo dio bideari Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Auritzen izango da, urriaren 4an; eta, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da finala, azaroaren 29an. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, Bertso Sarrerak atarian.
Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.
Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.
Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]
Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]
Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]