Saad Salloum unibertsitate irakaslea da Iraken eta hango gutxiengoak jorratzen dituen aldizkari baten burua da. Bagdaden elkarrizketatu dugu filantropoa.
“Miraria deritzot zuen hizkuntza bizirik egotea XXI. mendean. Zorionak!”. Hala esan zigun Salloumek bere elkarrizketa euskaraz argitaratuko zela esan genionean. Ikerlari gazteak ederki asko daki mundu uniformatzaile hau zaila oso gertatzen zaiela herri “txikiei”. Eta zeresanik ez, Iraken...
Nortzuk dira irakiarrak?
Irak oso herrialde anitza da. Makina bat kultura eta hizkuntza daude: arabiarrak, kurduak, turkmenoak, kristau asiriarrak, mandearrak… Gaur egungo eta betiko irakiarrak dira horiek.
Baina euren arteko harremanak korapilatsuak izan ohi dira, ezta?
Kontua da, Ekialde Hurbilean etnia eta erlijio kontzeptuak estuki lotuta doazela. Arabiarren artean, xiitak eta suniak bereizten ditugu. Irakeko bigarren taldea kurduek osatzen dute. Gehienak musulman suniak dira baina, kasu honetan, “kurdu” deitzen diegu, eta ez “suniak”.
Eta gainontzekoak?
Kristauek euren hizkuntza dute, asiriera, eta hamalau azpitaldetan banatzen dira; kaldearrak, armeniarrak, ortodoxoak… 2003. urte aurretik milioi batetik gora ziren. Berebiziko errepresioa jasan dute eta erdiak baino gehiagok alde egin du Iraketik.
Turkmenoak, mandearrak…
Turkmenoak turkieraz mintzo dira. Erdi Aroan iritsi ziren, Otomandar Inperioa zabaltzearekin batera eta xiitak nahiz suniak izan daitezke gaur egun. Mandearrek San Joan Bautista dute profeta. Askotan esan ohi da kristauak direla, baina beraiek ukatu egin dute beti, Kristoren jarraitzaileak ez direla diote. 2.000 urte baino gehiago daramatzate Tigris eta Eufrates ibaiertzetako toki beretan zeremoniak egiten. Nekez izango dira 20.000 gaur egun. Kristauek bezala, sekulako zigorra jasan dute azken urteotan.
Eta jazidiak?
Diotenez, beraiek dira kurduen jatorriko erlijioa egundaino mantendu dutenak. Denak kurdueraz mintzo dira, baina batzuek diote ez direla kurduak. Esan bezala, erlijioari ala etniari eustea da hemen gakoa. Irakeko iparraldean shabakh kurdu xiitak ere topa daitezke, baita kakaitarrak ere. Azken horiek sekretupean mantendu dute euren sinismena. Diotenez, berraragiztapenean sinisten dute. Dena dela, oso zaila da fede horren ezaugarriak ezagutzea.
Beste etniarik ba al da?
Irakeko beltzak izan daitezke herrialdeko talderik ezezagunena. VII. mendeaz geroztik daude Mesopotamian, gehienak esklabo ekarrita Afrikatik. Multzorik handiena Pertsiar Golkoan dagoen Basora hirian dago, 300.000 lagun ingurukoa. Herrialdean mila urtetik gora eman arren, diskriminazio itzela jasaten dute azalaren koloreagatik. Orain ere, “abd” (“esklabo”, arabieraz) deitzen diete askok. Obamaren garaipena kalean ospatu zuten Irakeko beltz askok. Euren eskubideak eskatzen ari dira; funtsean, kurduek, xiitek, suniek eta kristauek duten errekonozimendu bera nahi dute.
Juduak ere badira Iraken, ezta?
Juduak izan dira, hain justu, Irakeko intelektualik handienetako batzuk. Tamalez, gehienak Israelera joan dira eta hamahiru besterik ez omen daude. Egundoko ezjakintasuna dago Iraken talde horri buruz. Duela gutxi juduei buruzko eskola bat eman nien unibertsitateko ikasleei. Bukaeran zera galdetu zidan batek: “Baina zer dira juduak, xiitak ala suniak?”.
Antza, alde egiteko joera nahiko orokorra izan da gutxiengoen artean hemen.
Oso urte zailak izan dira azken hauek, batez ere talde txikientzat. Talde horiek Al Kaedaren, segurtasun indarren edo bestelako talde armatuen erasoak jasaten ari dira etengabe. Kurduek, jazidiek, kristauek eta turkmenoek hainbat eserleku gordeta dauzkate Irakeko Parlamentuan. Irakeko Kurdistango Parlamentuak, hain justu, eserlekuen %10a bereizten du eskualdeko kristau, jazidi eta turkmenoentzat. Irakeko Kurdistan kristau askoren jomuga bilakatu da azken urteotan.
2005eko Konstituzioak dio “hainbat nazio, erlijio eta sekta” daudela Iraken, baina erlijio askatasuna ez da gauzatzen eguneroko bizitzan. Oztoporik begi bistakoena zera da, irakiarron nortasun agirian gure erlijioa agertzea. Horrek diskriminazioari ateak zabalik uzten dizkio. Kontraesan handia da hori, Irak ez baita Errepublika Islamikoa. Nolanahi, nortasun agiria erakutsi gabe ere, berehala bereiz daitezke izen kurduak eta kristauak, baita xiitak eta suniak ere. Esaterako, Ali izena oso ohikoa da xiiten artean; Omar, ordea, suniek dute gogoko.
Zerk hobe lezake, zure ustez, Irakeko herrien arteko elkarbizitza?
Lehenik eta behin, Konstituzioan jasotako legedia errespetatzea, Gobernutik hasita. Xiitak dira nagusi Iraken. Kristauak, jazidiak edo mandearrak, besteak beste, erasotzen dituztenak, epailearen aurrera eraman beharko lituzkete. Erasotzaileak maiz soldatapean dauden Gobernuko sikarioak dira.
Gobernuan dagoen koalizioa bi alderdi xiitak osatzen dute, horietako bat Moqtada al-Sadr-en alderdia da, Teheranekin oso lotura estua duena. Xiitak ez direnak aginte edo segurtasun postuetatik baztertuak izaten dira. Izan ere, gaur egun Gobernua ari da ezartzen Iraken zehar zabaltzen ari den joera erlijiosoa.
Alabaina, funtsean, hezkuntza da hemen gako nagusia. Hamaika herri eta zibilizazioren etxea eta bidegurutzea izan da Mesopotamia mendetan. Petrolioa ez, kultur aniztasuna da irakiarron altxorrik handiena. Jendeak honela ulertu ezean, jai dugu.
Barkatu, bukatu aurretik gero eta handiagoa den gutxiengo baten berri eman nahi nizuke.
Noren berri?
Jainkoagan sinisten ez dugunona.
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]