Erradioaktibitate motak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Erradioaktibitatea naturala edota eragindakoa izan daiteke. Eskuarki, hiru eratakoa da: alfa, beta edo gamma. Lehenengo biak ez dira gai aluminiozko geruza bat zeharkatzeko. Hirugarrenak batere arazorik gabe zeharka dezake baita hormigoia ere. Beraz, erradioaktibitate kaltegarriaz hitz egiten denean, gamma izpiez ari gara nagusiki.

Erradioaktibitatea neurtzeko erabiltzen den unitatea sievert (Sv) da. Eguneko 0,00012 mSv/h baino gutxiago jasotzen duen pertsonak ez du osasun arazorik, baina hortik aurrera faktore desberdinak kontutan hartu behar dira: zenbat denbora irauten duen esposizioak; zenbat jasotzen den orduko, eguneko edota urteko; pertsona horrek zenbateko babesa duen, erradiazioa akumulatiboa baita, eta kaltea pilaketaren araberakoa baita.

Adibidez, zentral nuklearretan lan egiten duten langileek jasan dezaketen erradioaktibitate kantitateak 5 urtetan 100mSv baino txikiagoa izan behar du, urterokoa 50mSv baino handiagoa izan gabe. Martxoaren 31n, zentralean 1.000 mSv orduko erradiazioa zegoen eta inguruko itsasoan normala baino 4.000 aldiz handiagoa, eta gainera gorantz doa.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude