Merkurio Eguzki-sistemako planetarik txikiena da, eta Eguzkitik hurbilen dagoena. NASAk Messenger zunda bidali zuen hara 2004an. Messenger aspalditik ari zaigu Merkurioko irudiak bidaltzen, baina zientziarentzat interesgarrienak diren datuak lortzeko ezinbestekoa zen zunda planetaren orbitan kokatzea. Eragiketa horrek arriskuak zituen, baina iragan martxoaren 18an, propultsio-sistema hamabost minutuz aktibatu ondoren, arrakastaz burutu zen maniobra.
Martxoaren 23an zundaren neurketa-instrumentuak piztu ziren, eta apirilaren 4an hasiko da datu bilketa. Datozen hilabeteetan Messengerrek Merkurioko hainbat sekreturen berri ematea espero da.