La nuit américaine. Zuzendaria: François Truffaut. Aktoreak: Jacqueline Bisset, Jean-Pierre Léaud, Jean-Pierre Aumont, François Truffaut.
Frantzia, 1973. 112 minutu.
Stanley Kubrickek zioen pelikula bat zuzentzea zela autotxokea gidatu bitartean Gerra eta bakea idazten saiatzea bezalako zerbait, nahiz eta behin lanak bukatuta, zaila egiten zitzaion plazer handiagorik inon aurkitzea. Truffautek bestela azaltzen du La nuit américaine filmean: zine-zuzendari izatea Far Westeko dilijentzia batean joatea bezalakoa da; hasieran bidaia gozagarria espero duzu, baina bidearen erdira iritsi zarenerako, bizirik ateratzea besterik ez daukazu buruan.
Pelikula baten filmazioko nekeei eskainitako lana da 1973ko istorio hau. Magiak oro bazterrean utzi eta hesteak, kartilagoak, giharrak eta mintzak erakutsi zituen Truffautek, gaur egun hain modan dagoen autofikzioaren ildotik. Ferrand izeneko zuzendaria (Truffautek berak antzeztua) Je vous présente Pamela pelikula grabatu nahian dabil. Bidean, mila buruhauste: aktoreen izaera mainatsua, ekoizleekin etengabeko eztabaida, errodaje-plana behin eta berriz aldatu beharra... eta hemen kontatuko ez dugun tragedia gertatu ostean ere, pelikula bukatzeko erabakimena.
Pertsonaia apur bat hieratikoekin eta algara baino irriñoa bilatzen duten zenbait gagekin, bikain josi zuen zuzendari frantziarrak funtsean maitasun istorio gisa sailka dezakegun film hau. Bai, maitasun istorioa. Horrek batzen baititu pelikulako pertsonaia eta eszena guztiak: ez noski, pertsonen arteko maitasunak –nahiz eta azkenerako denak oheratuko diren denekin–, arte bati, zinemari, dioten amodio eroak baizik.
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]