Sarritan, psikoterapeutarenean irudikatzen dut nire burua. Larruzko diban marroi batean etzanda ni, eta hura zertxobait atzerago, sofan jarrita, nire zintzurretik aterako diren disonantziak batzeko zain. Les Psy komikian bezala. Korapiloren bat askatzeko premian, Médart doktorearen kabinetera heltzen den pertsonaia horietariko bat banintz bezala.
Ohiko txikikeria mehatxagarri horiek bultzatzen naute egoera horretan kokatzera, ia beti arrotz eta lekuz kanpo sentitu behar horrek, nire naturalean komunikatzeko inguru faltak... Bai... Euskalduna naiz, euskaldun axolatu eta minontzia, eta portaera arazoak ditut. Ez dut jendartean asmatzen. Jendarteak ez du nirekin asmatzen. Goi tentsioko postea dirudit.
“Jar zaitez luze, eta konta iezadazu…” entzun nahi nioke atarikoan hizkuntza aldrebeskerietan doktoratutako balizko terapeutari. Bizi martxa aztoratu didan gertakariren bat kontatuko nioke nik, eta hark, segidan, ondorioztatu ditudan sentipen ustelak samurtzeko gakoa emango lidake. Gidoi petraleko istorioak izango lirateke denak, zozoak, amaiera zuzentzea eskatzen dutenak. Hemen bat.
Orain dela gutxi mezutxo bat heldu zitzaidan sakelako telefonora. Dagoeneko puntu ugari nuela gogorarazten zidan nire hornitzaile Movistar-ek, nahi izan ezkero aparatutxo berria jaso nezakeela doan, eta hurbiltzeko haien saltokiren batera.
“Zer demontre”, pentsatu nuen neure artean, tekletako zenbaki higatuei begira. Nire tramankulu zaharkituaren ordez, erpuru bultzadatxo batez zabaltzen diren mini tresna dotore horietako bat imajinatu nuen eskuan. Klap, eta pantaila argitu. Klap, eta itxi eta blokatu. Nonahi gordetzen den arkakuso telematikoa, funtzionala, modernoa… “Noan albait arinen”.
Etxera bidean, erremediorik gabe harrapatzen nauen likan erori nintzen haren aitzakian: Donostiako Garberan. Merkataritza gunea zeharkatzen duen korridorea zuzen hartu eta erdi parean aurkitu nuen Movistar denda. Segapotoa agerian, saltzaileetako bati hurbildu nintzaion:
–Kaixo, SMS bat jaso dut…
–Para el carro –bota zidan hark harrigarriki ozen, esaldia bukatzen uzteko ere presatuta– que soy de León.
Entzundakoa entzun orduko eskuinerantz zuzendu nuen bista, bezero batekin solasean ari zen bigarren saltzailearengana.
–Y ella es de Colombia –nire parekoak berriz ere, tentazioak ekiditeko tonu are txundigarriagoan.
Fale. Segundo-milarena ere eternala izan baitaiteke, surrealismo ukituz zipriztindutako film oso bat pasatu zitzaidan burutik. Londresko Picadilly inguruan imajinatu nuen neska leondarra, British Telecom-eko denda batean lanean. Jatorria bakean lagata, trakets baina barra-barra ari zitzaion hizketan beste neska bati, ingelesez jakina, nahiz eta bezero horrek, apropos erortzen utzitako berba solteengatik, leondarren hizkuntzan ondo asko zekiela adierazi. Ez nion ezer esan.
Euskaraz jarraitzea deliberatu nuen gero, poliki baina aurrera egitea, esan behar niona ulertzea horren zaila ez delakoan. Alabaina, tenteegi zegoen eta ni uzkurtzen hasi nintzen. Ez nintzen saiatu ere egin.
Besterik ere otu zitzaidan tximistak iraun zuen artean: neroni ere tentetzea, bezeroari eskaini beharreko arretaz ikastaro trinkoa gomendatzea... Praktikara eramango ez nuen matraka ugari. Horren ordez, lepoko gogortuak laxatu, sakon arnastu eta politikoki zuzen ari denaren eitean, gazteleraz mintzatu nintzaion.
Eta, diot, interakzioa ez eteteko ahalegina egin zuena neu izan banintzen, eta egoera aldrebesari aurre egiteko pausua, amore emanez, nik eman banuen, zergatik naiz neroni sentsazio txar hori barneratu duena, potrozorriaren pare sentitzen dena?
Horra hor on terapeutak argitu beharko lidakeena.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Sena ibaitik metro eskasera egon arren, ez dago Mundolingua museoa aipatzen duen turismo gidarik. Kasualitateak baino ez gaitu eraman horra. Nolanahi, horrela aurkitzen dira, maiz, hiri baten sekretu gordeenak.
50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]
UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]
Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]
Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]
Irailaren 9an eta 12an egingo dituzte udako eskolak. Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintzaren Laborategiak hizlari potenteak gonbidatu ditu, besteak beste, Iñaki Iurrebaso, Olatz Altuna, Jon Sarasua, Idurre Eskisabel, Josu Aztiria, Iñigo Urrutia eta Miren Zabaleta... [+]
Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.
2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.
Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]
Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.
Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]
Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.