Foundation. Isaac Asimov (Gnome Press, 1951).
Ohi dudanez, Wikipediatik osteratxoa egin dut artikulu honi ekin aurretik. Eta beste askotan bezala, konturatu egin naiz zein lausoa den denboraz dugun pertzepzioa: seguru nengoen Isaac Asimov orain gutxi hil zela, eta hara, dagoeneko ia hemeretzi urte igaro dira. Berak ezin zuen jakin noizbait norbait Wikipediaz baliatuko zela bere heriotzaren data –Asimoven heriotzaz ari naiz noski– jakiteko, artean ia hamarkada bat falta baitzen sareko entziklopedia martxan hasteko, baina zelanbait aurreikusi zuen.
Agian nik uste baino denbora luzeago daramalako hilda, nik uste baino zailagoa da Asimoven liburuak lortzea. Ez gaizki ulertu. Joan edozein liburu-dendatara eta seguru errusiar-estatubatuarraren zerbait badaukatela, baina beharbada ez zuk nahi duzun hori. Hala gertatu zait niri beraren fikzio lan ezagunenarekin: Fundazioen trilogia (Fundazioa, Fundazioa eta Inperioa eta Bigarren Fundazioa), baina azkenean lortu ditut, hirurak bolumen bakarrean. Aspaldiko gutizia.
Trilogiak kontatzen duen istorioa hemen laburtzea ez da samurra: etorkizun urrun batean gizateria galaxia osora zabaldu da. Galaxia osoa inperio bat da, izan ere, eta haren erdian dago Trantor, planeta-hiriburua. Planeta osoa hiri bat da, ez dago gizakiak eraikitakoa ez den txokorik. Han dago Inperioaren botere guztia bilduta, baina oso boteregune ahula da: bertako milioika eta milioika biztanleek kanpotik eramaten dizkieten jana behar dute bizirauteko. Azkenean, Inperioa desegingo da, eta aro ilun bat hasiko, gerra, basakeria eta ezjakintasuna nagusi. Gogoratzen Erroma, Erdi Aroa eta abar? Bada, horixe bera baina eskala galaktikoan.
XX. mendearen erdian idatzitako zientzia-fikzio lanen huts bera dauka Fundazioak: teknologiak aurrerapauso ikaragarriak egin ditu, baina Interneten arrastorik ez dago. Horregatik, Hari Seldon matematikariak Inperioaren erorketa aurreikusi eta galaxiaren ertzetara fundazio bana igortzen duenean, haiek gizakien jakintza bildu eta entziklopedia unibertsal batean gorde dezaten, emaitza ez da Wikipediaren antzeko zerbait, askoz gauza artisautzazkoagoa baizik. Eta Wikipedia da, hala ere.
Baina irakurlearen usteak erdi ustel. Matematikek aurreikusi dute hurrengo Inperioa sortu bitarteko epea 30.000 urtekoa izango dela; Hari Seldonen planaren arabera, 1.000 urte besterik ez dira izango, baina hori ahalbidetuko duena ez da Entziklopedia Galaktikoa, hasieran hala sinetsarazi diguten arren. Entziklopedia Galaktikoa aitzakia hutsa da, prozesua abiatzeko ezinbestekoa baina besterik ez.
Asimovek Wikipedia aurreikusi, baina garrantzia kendu. Nik barkatzen diot; azken batean, Fundazioan egindako iragarpenetan beste hau baita garrantzia daukana: matematikak jendarteen bilakabidea aurreikus dezake. Hori da orain zientzian modan dagoen arloetako bat. Ez dakiguna da, edo behintzat nik ez dakidana, matematikaren bidez aurreikusitako zibilizazioen hondamendiak eragotzi ahal izango diren. Goizegi dateke horretarako, baina tira, eman diezaiogun denbora denborari, eta bitartean txalotu dezagun Asimoven etorkizun-sena, hamarkadetan Jules Vernerena txalotu genuen bezala.
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]