Alzheimer: gibelaren arrastoa

alzheimerra
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Alzheimerra garunean gertatzen diren hutsegiteekin lotzen badugu ere, Journal of Neuroscience Research aldizkarian argitara emandako artikulu batean, AEBetako Scripps Research Institute-ko ikerlariek gibela jotzen dute gaitzaren erantzule nagusitzat. Alzheimerraren kausen artean amiloide kopuru handia dago, baina azken hau gibelean sortzen den Presenilin2 gene-kopuruarekin ere erlazionatuta dago; beraz, Presenilin2 gene kopurua gutxituz gero, odolean eta garunean amiloide gutxiago metatuko dira eta ondorioz Alzheimerra garatzeko aukerak murriztu egingo dira.


Orain arteko probak saguekin baino egin ez badira ere, itxaropena zabaldu da proba horiek gizakiengan eduki dezaketen arrakastaz.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude