Denok gara desberdin

  • Marco Berrettoni Carrara :: Sara, nor zara?

    Irudiak :: Chiana Carrer

    Pamiela-Kalandradaka

    orrialdeak ::27

    prezioa ::13

Sara, nor zara?
Oso liburu berezia da Sara, nor zara? hau; kontatzeko moduarengatik, iradokitzen denarengatik, irudien tratamenduarengatik… “Itzal bat paretan irristatu eta desagertu egin da. ‘Nor da?’ Soinu batek gela bete du, eta gero itzaliz joan da. ‘Zer da?’”, honela hasten da liburua; narratzailea, haur bat da, geroago hasieran planteaturiko galdera horiei erantzuna ematen dien narratzailea: “Sara da, nire arreba!”. Eta hain zuzen Sara neskatoaren inguruan, zer egiten duen, edo zer egiten ez duen, nolakoa den, zein jokabide duen sarritan, eta hainbat eta hainbat kontu azalduko dizkigu Sararen nebak.

Irakurleak, baina, berehala ikusi ahal izango du Sara berezia dela, neskatoak, nebak esan bezala, orduak eman ditzake geldirik, inorekin hitz egin gabe, jolastu gabe, entzun gabe, begiratu gabe… Izan ere, Sara “bere munduan bizi da beti, bakarrik”.

Neska autista dugu liburu honetako protagonista eta narratzaileak neska hori nolakoa den esango digu, neskaren jokabidea ezagutzen lagunduko digu, neska nolakoa den, zer pentsatzen duen, nola arituko den… Hori jakin, ez dakigulako. Eta honelako gaiak ukitzen dituzten liburu askotan ez bezala hemen narratzaileak bere kezka eta beldurrak adierazten ditu: “batzuetan beldurra ematen dit!” diosku ia oihuka narratzaileak, baina horren ondoren, justu, honako hau ere bai: “Bat-batean, lasaitu egiten da. Orduan, niregana hurbildu, bere irribarrearekin ni laztandu, besarkatu, eta maitasunez itotzen nau… Maitasun mugagabea, besteena ez bezalakoa”.

Testuan adierazten den ezinegon hori, baina baita kariño eta hurbiltasuna, irudietan adierazten zaigu. Liburuko ilustrazioek ez dute kolore bizi eta indartsurik; bada fondo gisa paretetako papera moduko bat, hostoak eta loreak irudikatzen dituena eta kolore askotakoa izanik nahiko apalak direnak; horren ondoan protagonistak ditugu kolore bakarrean irudikatuak, eta baita itzal gisa hasieran, edo ikuskor –Sara eserita egonik haren atzeko pareka ikus dezakegunean neskaren atzean–. Ilustratzailea, Chiara Carrer, testuak dioenaz harago joan baita liburuko mezua adieraztean.

É non é liburu hau, euskaraz dugun hitz jokoa erabiliz Fernando Reyk ederki asmatu duen Sara, nor zara? bilakatu duena, irakurri ondoren buruan bueltaka ibiltzen ditugun horietako da; ez da liburu goxo eta samurra; ezta gordin eta ozpina ere; islatzen duen egoera bezalakoa baita, eta, batzuetan, narratzaileak dioen bezala “Lur jota uzten nau (Sarak)” baina liburuaren amaieran ageri den mezuarekin bat eginik, “ez dago bi pertsona berdinik”: eta Sara, irakurle, zu eta ni bezala pertsona bat da.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude