ATXILOKETA, tortura eta espetxea. Horiek dira hondarreko asteak utzitako bigarren mailako hiru argazkiak. Argazki nagusian Estatuko abokatua ageri zen, Sortu legeztatzearen aurkako arrazoiak eskuan. Giro horretan, Sortu ETArekin, Batasunarekin edo legez kanpo utzitako ezker abertzaleko beste erakunde batzuekin lotzeko ahalegin mediatikoa nagusitu da. Eta berdin jarraitzen du aste honetan ere.
Iragan astelehenekoak dira ondorengo tituluak, Espainiako fiskaltzak bere inpugnazioa aurkeztu zuenekoa. Su-eten iruzurra adierazten du honek: “Su-etenak ez du gutxitu ETAren jarduna Frantzian. Frantziako lurretan azken urteetan izandako auto lapurketaren erritmo berarekin jarraitzen du gaizkile taldeak” (El Correo). “Sortu eta ETAren arteko ‘lotura zuzenak’” (El Mundo): besteak beste, Sortuko sustatzaile batek ETAko presoentzat dirua bildu duela kontatzen du, EHUko Informatika Fakultateko irakasle talde batek 18/98 auziperatuen senideen bidaiak finantzatzeko bildutako diruari erreferentzia eginez. Ildo beretik ABC: “Sortuko sustatzaile batek 45.993 euro bildu zituen ETAko presoentzat”. “Sorturen lagunen delituak” (El Pais), Euskaldunako ekitaldian izandako ezker abertzaleko zazpi pertsonen auzien berri ematen da. Oraingoz ez dago ezustekorik eta iragarritako kronika urratsez urrats betetzen ari da. Hala izango da Espainiako Auzitegiko Gorenak Sortu-ri buruzko bere epaia eskaini arte.
GIRO honetan gaitza da irudikatzea ETAren su-eten garaian gaudela, are gaitzago bakerantz eraman gaitzakeen prozesu bat bizi dugula. Zeresanik ez azken lau atxilotu bizkaitarrek jasandako tortura salaketak entzun ondoren: bortxaketa, kolpeak, poltsa, mehatxu larriak… Nafarroako azken sarekadan atxilotutako Iker Morenok berak jasandako torturen eta tratu txarren kontakizuna irakurtzean, hamaikagarrenez deskribatutako infernu bertsua azaltzen da berriz begien aurrean. 2009tik ezker abertzalearekin lotutako 100 gazte atxilotu dituzte, horietatik 90 espetxeratu eta 64k torturak salatu dituzte. Irudi luke ezer ez dela aldatu.
Baina aldatu da, aldatzen ari da: Estatuaren errepresioarena da gatazkaren kapitulu zehatz honetan geratzen den biolentzia bakarra eta Guardia Zibilaren tortura horren ikur gisa. Nor ote da orain biolentziaren konplize? ETAren atentatu eta hilketekin erosoagoa eta ulergarriagoa zen torturaren aurrean ezikusiarena egitea, isiltzea. Tortura agerian uztea ohi bezain konplexua da (ezin inkomunikazioa ezabatu, kamerak jarri, habeas corpus onartu…) horretarako borondaterik ez dagoenean, baina torturaren aurkako isiltasuna gero eta ageriagokoa izango da, izan lehendakaria ixiltzen dena, izan komunikabide bat, izan zutabegile edo mugimendu bakezale.
Beste hainbat alorretan bezala, estatuen errepresioaren honetan berriz ere Ipar Euskal Herritik jaso dugu ikasgai handia. Euren jarduera politikoan aritzeagatik, atxiloketa, tortura eta espetxearen beldur ihesi joandako ezker abertzaleko zortzi gazteri aterpe eman diete hainbat hautetsik, horietako askok babestuen ideiekin bat etorri gabe ere. Eta gazteek ere mediatikoki beste era batera baliatu dute beren egoera korapilatsua. Azken emaitzak txarra izaten jarraitzen du, espetxea eta euroaginduaren mehatxua, baina orain, adibidez, hobeto neur liteke zer den eragingarriagoa: hamar zabor edukiontzi erre edo Izpurako itxialdia antolatzea.
Errepresioarenak balio du oraindik Espainiako gizartean -hara bideratuta dago hemengo fokoa- baina Euskal Herrikoan ez, edo askoz gutxiago. Eta Madrilek egungo bake prozesuaren kontrako norabidean jarraitzen badu, berandu baino lehen berriz zabalduko da indarrez aspaldiko ¡Que se vayan!. Beste garai batzuk gogora ekarrita, Azpeitiko udalak –EA, ezker abertzalea eta Aralarren botoarekin- horixe eskatu berri dio Guardia Zibilari.
Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.
Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.
Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.
Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]