Leicester (Ingalaterra), 1841eko uztailaren 5a. 570 lagun Loughborough-era joan ziren Midland Counties Railway konpainiaren pleitatutako trenean, biltzar antialkoholiko batean parte hartzeko. Itxuraz, historian iragarritako lehen tren bidaia izan zen eta, beraz, lehen bidaia antolatua. Thomas Cookek (Melbourne, Ingalaterra, 1808, Leicester, 1892), behin, ia hamazortzi kilometro egin zituen oinez edari alkoholdunen aurkako bilera batera joateko, eta orduan bururatu zitzaion txangoa antolatzea. Ez dirudi lehen bidaia hark onura ekonomikorik ekarri zionik.
Horrek ez du esan nahi jarduera berritzaileari esker etorkizunean etekinik lortu ez zuenik. Burgesiari aisia-bidaia arin eta merkeak eskaintzeko negozioa zabaldu zuen berehala, beti ere trena baliatuta. 1851n 165.000 pertsona eraman zituen Londresko Erakusketa Unibertsalera eta, handik lau urtera, Leicesterretik Calais-erako txangoak antolatuta, kontinentera jauzi egin zuen bidaiariak Pariseko Erakusketara helarazteko.
1856an Europa Iparraldean barnako bira antolatu zuen. 1868an Harwich bidean bidaiarien zirkulazioa ustiatzeko esklusiba lortu zuen eta, berehala, baita Brenneroko portuaren eta Brindisiren arteko bidearena ere. Bide hura, Frantziaren eta Prusiaren arteko gerran, Cooken turismo enpresarentzat soilik egon zen irekita. Hotelekin hitzartutako bonuak ere alkoholaren aurkako militante honek asmatu zituen, bezeroen ordainketa errazteko.
Cookek 1864an Italiara lehen txangoa antolatu zuenean, zera esan zuen Blackwood´s Magazine aldizkariak: «Lotsarik gabeko gizon batek diru kopuru baten truk 40 edo 50 lagun Londrestik Napolira gidatzeko proiektua asmatu du. Haiek eraman, jatekoa eman eta dibertiarazteko konpromisoa bere gain hartzen du gizon horrek. Italiako hiriak mota horretako izakiz gainezka daude, zinez».
Egun Thomas Cook bidaia agentzia sasoi betean dago, hegazkin konpainia propioa eta guzti, eta munduko txoko ia guztiak “mota horretako izakiz gainezka daude”.
Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]
Epailearen aurrean deklaratu du astelehen goizean Alonso enpresari gipuzkoarrak, Servinabar enpresaren jabeak, eta adierazi du Guardia Zibilak haren etxean aurkitutako agiriak ez duela balio, notarioarenera eraman ez zuelako. Accionako kontseilari Fernando Merinok ere deklaratu... [+]
Gasteizko lorezainen eta udalak azpikontratatutako enpresaren arteko negoziazioak uztailaren 7an hasiko dira Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin.
Hamasek jakinarazi du Palestinako erresistentziako beste taldeekin hitz egin duela AEBek, Egiptok eta Qatarrek proposaturiko meniaz, eta "pozik" hartu dutela. 60 eguneko su-etenaz gain, akordioak barne hartuko luke Hamasek Gazan dituen hamar bahitu israeldar askatzea,... [+]
HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]
AnimalNaturalis eta PETAk manifestazioa egin dute Iruñeko Udaletxearen aurrean, tauromakia bekatua da lelopean.
Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]
BRICS+ taldeak hamazazpigarren gailurra egin berri du Rio de Janeiron, eta herrialde parte hartzaileek oharra argitaratu dute Trumpen muga zergak eta Iranen aurka eginiko erasoak gaitzetsiz. Erantzun gisa, AEBetako presidenteak mehatxu egin die "Amerikaren aurkako... [+]
BSHko langileek mobilizazioa egin dute larunbatean Iruñean, eta Billabesetako langileen babesa jaso dute. Billabesetako langileek manifestazioa burutu dute egun berean. BSHko langileeak enpresaren Bruselako egoitzan bilduko dira astelehenean, Europako Batzordeko Enplegu... [+]
Sanferminak ate joka direla, Iruñerriko feministek Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte, eraso sexisten aurkako aldarria zabalduz.
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Eduardo Ibero, Lidon Soriano eta Dyna Kharrat, Yala Nafarroa Palestinarekin plataformako kideek, 2025eko sanferminei hasiera eman dion suziria piztu dute.
Euskaraz hitz egiten duen gure herriak zortea izan du azken mende erdi luzean zehar gure herriari buruz pentsatzen aritu den figura bat edukitzegatik. Joxe du izena eta Azurmendi abizena. Oharkabean pasa daitekeen izena da. Bere obra milaka eta milaka orrialde emankorrek osatzen... [+]