Antxoa harrapatzeko muga handitu dezake Europako Batzordeak


2011ko martxoaren 06an

Bizkaiko Golkoan eta Kantauri itsasoan antxoaren arrantzaren debekualdia bost urtez indarrean egon eta gero, 2010ean, Europako Batzordeak antxoa harrapatzeko muga ezarri zuen, urtez urte egokituko dena eta uneoro biomasa tasak errespetatuko dituena. Horrela, gure itsasoan antxoaren arrantza bost urtez debekatzeko erabakia eragin zuen gehiegizko ustiapena saihestu nahi da. 2010eko arrantzaldian gure arrantzaleei eta Kantauri kostaldeko beste guztiei 5.400 tonako muga ezarri zitzaien. 2011n kopuru hori bikoiztu liteke, baina Europako Batzordearen erabakiaren zain egon beharko dugu hori ziurtatzeko.

Iaz, euskal kostaldeko nahiz Kantauri kostalde osoko kofradiek oro har leialki errespetatu ziren hainbat akordio sinatu zituzten. Akordio horietako batzuek ontzi bakoitzak harrapa zezakeen kopurua zehazten zuten. Hala, 15 langileko ontzi bakoitzak eguneko 5.000 kilo harrapa zitzakeen gehienez. Halaber, harrapa zitekeen antxoaren batez besteko neurria adostu zuten; txikienak harrapatzeari uko egin zioten eta helduak harrapatzea erabaki zuten (kiloko 38-50 unitate).

 Antxoaren arrantzaldia urteko garrantzitsuena da euskal arrantzaleentzat. Hortaz, euskal herritar askori eragiten dien krisialdi orokor betean, pozik egongo dira aurtengo aurreikuspen positiboei esker. Euskal flota 290 ontzik eta 3.000 arrantzalek baino gehiagok osatzen dute. Eta arrantza produktuen eraldaketa industria, berriz, 87 enpresek eta 2.000 pertsona inguruk osatzen dute.
 


ASTEKARIA
2011ko martxoaren 06a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude