Zozorbatuta

Zumaiko gaztelu eliza
Iñaki Aguirre

Amaikalandarieta parajea omen da Aranon. Hamaika horietatik zeini heldu eta tira? Garaikoari. Ipinabarren garaikoari, alegia. XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan ipinabarren basoetako egurraz egiten ziren ontziak hiru lanetarako ziren, batik bat bi eta hiru: bakailaoaren eta balearen arrantzarako, merkataritza garraiorako eta gudarako. Bazuten, baita, bestelako lanik ere. Zumaiamiko gaztelu-eliza nagusia lekuko: ontziak motor zituen garaiko ekonomiak uraparretaratutako burges berriek egindako bokaziozko dohaintza parea bertan. Bietan erlijiozko margo garaikoenetan emaileak berak azaltzen dira, lotsagabe asko. Batean, bere salgaiekin batera Flandriara joan zen Juan Perez Elorriaga almirantea, han onen artean hoberenetakoa izan behar zuen margolari bati bere familia santu artean margotuarazi zion triptiko batean. Hortxe dago elizan ikusgai. Margo honen aipagarrietan lehena “irudien ugaritasuna eta aberastasuna nahiz arropa eta oihaletan azaltzen den handinahia” dela irakurri dut. Bestean, Errege Katolikoak babesteko Portugalgo itsasontziak Gibraltargo gudan txikitu zituen Juan Martinez de Mendarok emanean, bera ere santu artean ageri da errezoan, guda hartan galdu zuen semearen alde, agian. Baita ere flandriar estilokoa omen den honoko honen azpiko aldean, 1475eko apirilaren 4ko borroka hartako itsasontziak dotore azaltzen dira, bandera, bela eta abarrez harro apainduta. Arraroak ziren, garai hartan, ontzien margoak bezala jendearen erretratuak. Ur gaineko bitsetan itsasontziak, ekonomia eta jendea.


Erregeengandik hurbilegiko bitsetan jendea zozorbatu eta, jakina, usteldu. Bitsak ezeri eusten ez dionez, itsasontziak hondoratu eta ekonomia urdindu. Eskerrak bitsik gabeko itsasoetako arrantzontziei, Zumaiami aldameneko Zestoako Ibañarrietako basoetako zurezko artelan horiei. Flandriako eskolakoak sona, baina geurean errioetako arotz eta zurgin haiena bai artea. Eta arrantzaleena. Bakailao gaziak eta balearen lumerak edo sainak elemenia bat lagun mantendu zuten gerora ere.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2019-05-19 | Jakoba Errekondo
Zaldaleak irabazten

Egunak gauari gaina hartzen dio udaberriko ekinozioarekin. Aurten martxoaren 20an gertatu da, 22:59an, udaberriaren atea irekiz. Eki aurrizkiak gauza bera esan nahi du. Ordura arte gaua luzeagoa zen. Egun hartan egunak eta gauak hamabina ordu izan zituzten. Ordutik eguna... [+]


2019-03-31 | Jakoba Errekondo
Klima aldaketa eta paisaia

Eguraldia aspaldian dugu hizpidean jarria; klimarena, ordea, berri samarra da. Klima aldaketa zer den argitu behar handirik ez dago. Paisaia zer den azaltzea bai, horren premia gorriagoa da. Puri-purian dago klimaren aldaketaz hitzaldi, mahai inguru edota nazioarteko... [+]


2018-09-16 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren emakumeak

Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun... [+]


2018-07-22 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek;... [+]


2018-04-22 | Jakoba Errekondo
Kurka-kurka

Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat garagardoaren herrialdeetan. Lagun batek azaldu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude