Estoldetako amorrua gurpil gainean

  • Rat-Zinger ::Rat-Zinger

    Maukamusik

    iraupena ::39´39´´

    prezioa ::10€

Rat-Zinger
Rat-Zinger
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Ekintza-gunea Bilbon duen talde oldarkor hau musikagintzan gaizkile gisa luzaroan ibilitako kideek osatzen dute. Motörhead-en traza handia duen motozerrako punk-rocka egiten dute, Eskandinaviako kutsuko gitarra bizi-biziekin, baina badira eskola zaharreko hardcore eta metalaren oinarri handiak dituzten piezak ere, iraganeko taldeetan sonoritate horiek ere landu izan dituztelako. Hitzei dagokienez, izugarri oldarkorrak dira, amorru ikaragarria dute, guztiari eta guztiei eraso egiten diete inongo gupidarik gabe. Gainera, Podriren ahotsak irmotasun handia dauka eta amorru horri batu behar zaio umore beltz puntu nabarmena. Bestalde, gaztelaniaz idazten badute ere, euskarazko pieza bat grabatu dute Fermin Muguruzarekin; eta Komako Brigiren kolaborazioarekin, Quemando Ruedas-en Mi navaja.

www.myspace.com/ratzingerbilbao
Rat-Zinger
"Disko honekin borobiltasuna nahi genuen, geruza ezberdinak, gozotasuna"

Anarko, Sucio Sistema, Pilt, Zer Bizio! eta beste talde asko daude zuen curriculumetan. Zerk batu zintuzten proiektu honetan?


Pinkyk eta Podrik Anarkon bat egin zuten eta berau desagertu zenean, aspaldi idatzita zeuzkaten kantak jotzeko proiektu bat sortzea erabaki zuten. Berehala Javi batu zen eta martxan jarri zen guztia.

“Rat-Zinger hil nahi dut gurutzadetako sarraskiengatik, kanpaikaden hotsagatik”. Hitzek amorru handia dute, baina baita umore beltza ere…


Maitasun kanta gehiegi dago. Guztiok bat egin genuen zerbait zuzena egiteko asmoan, eta biolentzia mental eta umore beltz handia dugu. Gauzak esateko oso modu aproposa da; eta era naturalean irteten zaigu.

Gaur egungo talde gutxik erakusten dute halako kaleko izaera… Horren adibide da, besteak beste, Quemando Ruedas bertsioneatzea.


Dagoeneko ez gara gaztetxoak eta kalean hazitakoak gara; hitzetan antzematen da hori. Quemando Ruedas taldeari dagokionez, guretzat Euskal Herrian izan den talde onenetarikoa da eta ez da inoiz nahikoa errebindikatu.

Punk-rock gitarreroa eta Motörhead ildoa oso presente daude zuen musikan. Ez duzue saihesbiderik hartu nahi, bide zuzena baizik?


Saihestezina da musika eraginak izatea, baina gustatzen zaiguna egiten dugu, besterik barik. Hala ere, rock-and-roll makarraz hitz egiten badugu, Motör aipatu beharra dago.

Ez duzue jainkoan sinisten, ez duzue idolorik rockean eta ez zarete gizakiaz fio. Zertan sinisten duzue?


Norbera nor den jakin eta onartzean bakarrik sinisten dugu.

Ez da ohikoa Fermin Muguruzak gaur egun Euskal Herriko taldeekin kolaboratzea. Zergatik aukeratu zenuten bera?


Fermin batez ere lagun handia da. Anarkok The Clashen omenezko kanta egiterakoan ere bere laguntza izan genuen. Fermin makina bat da eta oso pozik gaude laguntzeko denbora tartea hartu ahal izan duelako.


Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude