Berandu baina heldu da. Espainiako Gobernuak –Frantziakoa lagun leiala duela– temati eta anker jarraitzen du ETAren erabateko armagabetze ezari etekina ateratzen, Gobernuaren esku-makila den fiskal, epaile mendekatien eta polizien lankidetza osoz –politikoki mugitzen diren gazteak torturatzen eta izuarazten–, eta jarraituko du ere ETA desagertu arte, eta hori gertatu ondoan. EAJko zuzendaritza nagusia hor ikusten dugu PSOErekin bat-bat eginda. Eszeptizismoa ezin bada, berehalakoan kendu gainetik!
Hegoaldeari gagozkiola, euskal alderdiak bitara bildu gabe, PP/UPN eta PSOE-PSE-PSNren agintepean jarraituko dugu hamarkadarik hamarkada. Nazio bezala pentsatuz, EAJren inguruak behar du bloke batean, eta gainerako alderdi abertzale eta autodeterminazioaren aldekoak bestean, eta bien artean, akordio funtsezkoenetara helduaz, ezer aurreratzekotan, kaltegarri zaizkigun keria guztiak alde batera utzirik.
Zertarako aldaketa politikoa? Gizarte eta politika gai nagusiei buruz, bestelako diskurtsoa eta bestelako praxia abian jartzeko.
Gehien eragiten didanari helduz, gurean oso zabaldurik dauden ideia oker batzuk: hizkuntzak komunikatzeko dira; euskara erdara baino zailagoa da eta horregatik erabiltzen da gutxiago; euskara ez da politizatu behar, ez dago arriskuan EAEn behintzat, eta euskaldunok biktimismo historiko merkean jausten gara.
Espainolik gabe Espainiarik ez, frantsesik gabe Frantziarik ez; komunikatzeko balioaz gain, konstituzio politikoen muin dira gure auzo hizkuntzak; egun euskaldun gehienentzat erdaraz idaztea errazagoa da: zergatik? Orain arte gutxi erabili dugulako; eta gutxi erabili da Espainiako eta Frantziako klase gidariek plaza publikotik kendu dutelako, bere balio sozial kultural politikoa xurgatu diotelako inposizio osoz.
Bestelako dinamika bati ondo ekiteko dago arbaso euskaldunak ditugunok iraganaren deiari kasu egitea: gure aurrekoak euskaldunak ziren, katea ezin dugu eten; baina, batez ere etorkizunera begira jokatzen dugun partida dugu axolazkoena: zenbat eta alor gehiagotan landu eta erabili euskara, orduan eta burujabeago, eta burujabetzaren zaleago, orduan eta subjektu politikoago eta sendoago askatasunerako.
Espainiar eta frantziar zaletasuna euskaraz erein izan da, eta gaur ere ereiten ari da, baina diskurtso eta praxi euskaldunak beti eman dio eta emango ere indar berebizikoa askatasun politikoaren aldeko dinamikari. Ez da hala?
Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.
Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.
Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki
Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]
Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.
Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.
Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]
Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]