Armadun izateko eskubidea, eta zoriontsu izatekoa, Amerikako Estatu Batuetako (AEB) Konstituzioaren ituak dira. Gurean, arma bat daukan jende kopurua –lizentziarekin eta lizentziarik gabe– askoz ere handiagoa dela, zoriontsua den jende zenbakia baino, ziur baino ziurrago nago. Euskal Herrian gehiago gara ehiztari sonatuak txori erresiñulak baino. Baina badago politikaren munduan, ene ustez, AEBetako Konstituzioak agintzen dituen bi eskubide horiek baino gauza oraindik ere lerdoagorik, eta da egungo politikaren dimentsioari gaur ere politikaren dimentsio esaten jarraitzea. Hauteskundeak aipatu zituen Anak, eta nik burua astindu nuen, ideia beltz batzuk uxatu nahirik bezala, baina lehengoari ekin nion. Idatzi ala ez idatzi egon nintzen; azkenean, gaurko sistema politikoaren egitura funtzionalari buruz dudan iritzi ezkorra zertan oinarritzen den esango dut: esperientzia pertsonalaz aparte ere, betidanik iruditu izan zait harrigarri alderdien herrietako zerrenda-gai antologikoetan beren izena ematea onartzen dutenen irribarre gozoaren ziurtasuna, ongi sentitzen direla sentitzen diren bezala, eta komunitate politikoaren parte izateak sentiberatasuna areagotu diela. Gauza bera gertatzen zait neuri ere alkoholik gabeko zerbezaz mozkortzen naizenean. Alderdi politikoek beste edozeinek bota edo galdu egingo zituen arrazoibideak arduraz gordetzen dituzte, artista arruntek bezala, izan ere, erabat ziur baitaude arrazoibide horiek, objektiboki deus balio ez dutelarik ere, jenio talde baten emaitza izaki, noizbait izango duten garrantziaz. Ez da beti horrela, noski. Baina, bai, ia-ia beti. Eromen demokratiko honetan, duela gutxi ikusi dugu, lotsagabekeriaren markak hautsi aldera, gure etorkizun petrala negoziatzen dutenek zer nolako orain pribilegiatuak bizi dituzten. Ez dut nik ideiarik ere beste ordezkatze-sistema politiko bat proposatzeko, baina txarrenen artean txarrena ez dena erabaki behar hori ikaragarri tristea iruditzen zait. Ikaragarri gaizki. Eta uste dut badugula zertan kezkaturik. Eta ardura zaigu. Gure politikariak ez baitira politika ulertzen trebeak. Eta herriaren ordezkaritza utzi nahi diegula esatean ez gaituzte ulertzen. Nik uste dut, gaur egun, politika gaizkien egiten duten herrien artean dagoela gurea. Metafora politikoa da, noski, baina ez dakit jasoko ote duten. Eta nik bezala, askok eta askok uste dute gauza bera. Baina deus egin gabe jarraitzen dugu arazo erromantiko horren aurrean. Etsita. Eta osagai nagusienarik gabe geratzen ari gara politikan: esperantza. Eta beldurraz betetzen ari gara esperantzaren lekua. Zorionez, Beñatek ederki erakutsi zigun bezala, ongi menderatzen dugun gaia da futbola. Eta Eguraldia 24: itsasoko uraren tenperatura. Eta gastronomia, sukaldari gazteak egiten ari diren garrantzizko lana. Euskal poesiak planktonaren espezie baten desagertzeak baino interes gutxiago du. Politikari arruntek, ene ustez, norbanakoaren balioa baliogabetu egiten dute. Politikari arruntek asko hitz egiten dute, baina ez dute ezer esaten. Nire hitza da nire etorkizuna, ez haiena. Gehiago naiz, sistema politiko bat baino gehiago naiz. Ez dago nigan aginterik duen inolako gauzarik, pertsonarik, estaturik. Ni naizelako nire bizitzarengan agintea duen bakarra. Eta ahalmen hori da nik orain aukeratzen dudana, neure burua gogo bizi nabarmenez libre eta kirol karnetik atera gabe bizitzeko.
Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.
25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]
Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]
Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana.
Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia.
Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]