Xedearen gaineko hainbat datu, kopurutan

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
29.000.000.000 euro RFF Frantziako Trenbide Sareak zorretan duen diru-kopurua.

5.000 euro
ordaindu beharko du etxe bakoitzak zergatan, ibilbidean egon edo ez, AHTren bide berriaren xedea aitzinatzekotan.

4 minutu. Egungo bidea modernizatuko balitz, Bordeletik Baionarako tartean, proposatzen den trenbide berritik joango litzatekeen tren lasterrak ez lioke 4 minutuko aldea besterik aterako zaharretik joango litzatekeenari. Marie-Line Meaux andereari (François Fillon lehen ministroaren aginduz, “bide berriaren integrazio politiko ahalbait hoberena” bilatzera heldutako bitartekaria) emandako ohar konfidentzialetatik eskuratutako datua da. “Arazoa da –eransten du oharrak–, Baionan 18 minutuko geldialdia aurreikusten genuela, eta 18 minutu horiek ere kontuan hartzen genituela kalkuluetan...”
“Misio baten burutzea eskatu zidaten, ez naiz bitartekari lanetara etorri” adierazi zuen Meaux andereak hiru hilabeteren buruan dosierra bukatutzat eman eta RFFren proiektua “egingarritzat” jo zuenean.

809 lagunek
parte hartu zuten guztira RFFk 2010eko abenduan eginiko sondeoan. Galdeketa horretatik “biztanleen %89 proiektu berriaren alde eta %11 kontra” zirela ondorioztatu zuten interesatuek. Ondotik argitu denez, ordea, partehartzaileen %64k ez zuen bide berriaren proiektua ezagutu ere egiten eta bitik batek uste zuen tren lasterra betiko bidetik pasarazteaz egiten zitzaiola galde.

1.600.000 tona
merkantzia garraiatu da Hendaiatik Mugerrera 2010ean (30 urteko trafikorik baxuena, SNCFren arabera). 2020rako oraingo bidearen kolapsoa iragartzen duen hipotesiak –eta beraz AHTren bide berriaren alde egiteko alibi nagusiak–13 milioi tona merkantziako mugan bilatzen du justifikazioa. Baina 2020an kopuru horretara heltzeko, 8 milioi tonakoa behar zuen izan joan den urtekoak. 1,6tik 8ra bada aldea...

50 tren
inguruk zeharkatzen du Hendaia-Baiona tartea egunean. Trenbidearen agintaritzaren arabera, 264ra arteko ahalmena du tramoak. Gaurko merkantzia kopurua bost aldiz handitu eta 10 milioi tona merkantziara helduta ere, gaurko bideek ondo erantzungo lukete,
eta merkantzia garraioarentzat bezala, tren lasterrarentzat eta TER delakoentzat ere bideragarria izango litzateke.

Azkenak
Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Sektore publikoan gurasotasun baimena luzatu eta seme-alaba bakoitzeko diru laguntza handituko duela iragarri du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren Familia, Haur eta Nerabeen V. plana aurkeztu du Nerea Melgosa sailburuak asteazkenean. Hamazazpi "trakzio-neurri berritzaile" jaso ditu planak, baina ez dute zehaztu noiz jarriko diren indarrean.


CAFek giza eskubideak errespetatzen dituela “baieztatu” beharko du, Belgikako kontratu milioiduna eskuratzeko

Beasaingo enpresak 1.695 milioi euroko kontratua lortu du Belgikako SNCB-NMBS tren konpainia publikoarentzat 54.000 plaza dituzten bagoiak egiteko. Baina aurretik, belgikar konpainiak eskatu dio bere jarduerek nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideak errespetatzen dituztela... [+]


2025-07-24 | Gedar
Aurka kolektiboa
“Auzi politikoa da: zertarako egiten dugu musika?”

Musika-eszena antikomertzialean alea jartzeko asmoz sortu dute Aurka kolektiboa. Martin eta Katalin kideekin hitz egin dugu arlo horretako kolektiboen loraldiaz, musika politizatuaz eta musikaren potentzialitateez, industria musikalaz, makrojaialdiez eta beste.


Euskarafobia ari du beste behin Lizarrako Udalean

Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]


2025-07-24 | El Salto
Israelek Marwan Al-Hams doktorea bahitu du, Gazako kanpaina-ospitaleetako arduraduna

Abu Youssef Al-Najjar Ospitaleko zuzendari Marwan Al-Hams kanpainako ospitaleen arduraduna da eta Gazako Osasun Ministerioko bozeramailea. Uztailaren 21eko arratsaldean atxilotu dute Israelgo Indar Armatuek.


Eguneraketa berriak daude