Miren Urbieta Vega (Donostia, 1983). Bakarlaria. Irakasle ikasketak egina da Bilbon (2004), Musika espezialitatean. Klarinete ikasketak, Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan (2005). Kantu ikasketak, Musikenen, Maite Arruabarrena mezzosopranoaren eskutik (2009). Hainbat irakasle on izan ditu, eta hainbat ikastaro ederretan parte hartu. Irungo Luis Mariano Musika Lirikoaren Elkartean kantatuta dago Lleo-ren Faraoiaren Gortea, Breton-en Usoaren berbena, Chapi-ren La Revoltosa eta Caballeroren Erraldoiak eta Buruhandiak zarzuelatan. Hainbat operatan ere kantatu du: Donizettiren L”elisir d”amore, Verdiren La Traviata, Mozarten Le Nozze di Figaro, Verdiren Rigoletto eta Mozarten Die Zauberflöte eta Don Giovanni lanetan, esaterako. Donostiako Musika Hamabostaldian ere egin du lanik. 27 urte, eta Euskadiko Orkestrarekin, Bilbokoarekin, Valladolidekoarekin (Espainia) eta Valentziakoarekin (Herrialde Katalanak) kantatu izan du. Hamaika lan egina, baina bidean dela dio berak, bakarlari handi izateko ametsa gauzatzeko bidean –asmotan–, guztizko intentzio eta lanean...
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!