“AHT, zaldi garailea”, dio RENFE Espainiako tren sareak bere promozio iragarkian. Lapurdin amarru egitea leporatzen zaio zorioneko kabalari; lasterketa irabazteko, kopuruak faltsutzea.
Donibane Lohizunetik Azkainerako bidea hartzen baduzu, nabarmena egingo zaizu aldarria. Bazter orotik helduko zaizu egunetik egunera ozenagotzen ari den mezuaren oihartzuna, eta lagun egingo dizu bidaia osoan: LGV Non, AHT ez.
Margo zuriz eta atzekoz aurrera idatzitako lerroak aurkituko dituzu errepidean; bide seinaleen itxurako panelak, bidearen albo banatan; plastikozko banderola errepikakor berde-beltzak, han-hemenka, paretetan, langetan, zuhaitzik zuhaitz zeharka lotuta... Eta denek galtzen dute ikusgarritasuna, jada Azkain parean, Larrun mendi enblematikoaren magalean sasiz eginiko lelo erraldoiak errepideari arreta galtzeraino erakartzen zaituenean: LGV Non, AHT ez. Oraingoan, alimalekoa.
Paisaiak hunkitu egiten du, barneratu egiten zaitu, xede honen aurka daudenek darabilten argudio kalifikatzaile bakoitzak bere egiten gaituen bezala: lurren suntsitzailea, bertakoekiko errespeturik gabekoa, diru-xahutzailea, gezurraren eta amarruen gainean eraikia, bereziki krisi garaiotan adar jotze konpletoaren itxura hartzen duena...
Eta txikikeria badirudi ere, zuzen dezagun, badaezpada, euskarazko leloa, AHT ez delakoa, alegia. Lapurtarrek ez baitiote tren lasterrari muzin egiten. Egungo tenbidetik pasatuko balitz, ados baileudeke oro har. Haserrea, tren mota honi zabaldu nahi zaion bide berriak sorrarazi badu, Abiadura Handiko Trenbide Berriari ez, beharko luke. “AHTB ez”, “AHT ez”-en ordez. Tira, antzeko zerbait.
“…Hemendik ez behinik behin”. Urruñan entzun nuen, aspaldiko partez. Abenduaren 11ko manifestazio jendetsua iragan eta berehala izan zen, astearte buruzuri eta izoztu batean –zero gradutik gora nekez egin zuen termometroak–, ehunka lagunek eta hogeitaka traktorek Ibardinera doan bide bazterrean bat egin genuenean. Fundasol enpresari bidea galaraztea zen helburua, Frantziako Trenbide Sarearen aginduz egin beharreko ikuskapena, edo zundaketa, edo dena delakoa, eragoztea.
“Ez dira pasako, hau ez da Hegoaldea”, gogorarazi zidan Ixabel Etxeberria hautetsi abertzaleak, “hemen ez dute hango nagusikeria erakusten ahal”. Nafarroako autobidea eraikitzen ari ziren garaiak ekarri genituen gogora, eta Gipuzkoako AHTren lanak, bertan ari diren langileen prekarietatea, gertatu berri zen istripua, heriotza… Pantxoa Tellier CADE Ingurumenaren aldeko taldeko kideak aurrerago azalduko ziguna komentatzen ari ziren ondoko taldean: zundaketa egiteko prozedura legez kanpokoa zela, teknikariek dakarten agiriak ez diela tresna astunak sartzeko edota lurra 60 metroko sakoneran zulatzeko eskubiderik ematen.
Manifestazio arrakastatsuaren osteko euforia baino gehiago, tinko segitu beharra zen han arnasten zena. Gauzak aldrebestu zitezkeela jakinda ere –beste zundaketetan ikusi denez–, gogotik eutsi beharra. “Ez naiz desobedientziaren aldeko” argitu zuen Odile de Coral Urruñako auzapez andreak, publikoki mintzatu ez bazen ere, “baina herria defendatu beharra dut…”, eskua xingola gorri-zuri-urdinaren korapiloan pausatua zuela.
Itxaronaldiak luze jo zuen –bisitariak ez ziren azkenik heldu–, eta bitartean, Michelle Alliot-Marie Frantziako ministro eta Donibane Lohizuneko zinegotziari ere heldu zitzaion errepasorako garaia. Bakarren batek, zinismoz, edo itxaropenez, edo bien nahasketaz, “hura bederen gure alde dugu” bota zuen, 2009ko maiatzean Lapurdiko zatia gelditzeko eskaria egin zuela gogoratuz. Dominique Bussereau orduko Garraio estatu idazkariarekin batera egindako deklarazio polemiko hura zabalago azaldu zion Goizeder Tabernari, Le Journal-erako, gerora:
“Hemengo biztanle eta hautetsi asko bezala, Bordele-Dax-Gasteiz-Madril abiada bizian lotzearen aldekoa naiz. Beti esan dut. Zalantza bigarren bide horren gainekoa da, Euskal Herriko lur biziki sentsibleak zeharkatzea ezinbestekoa ote den edo ez (…) Hemen urtetan eman dizkiguten argudioak lausoak eta kontraesnkorrak izan dira (…) Egungo bidea hemendik hogei urtera saturatu arte ez da bigarren bide horren beharrik sumatuko. RFFk esana da. Eta, izatekotan, epe hori baino lehen ezinbesteko izango ez bada, ez da beharrezkoa ikerketekin gaur jarraitzea. Horixe ondorioztatu genuen. (…) Abiadura Handiko lotunea egungo trenbideetan egin daiteke, hainbat egokitzapenen ostean”.
Xedearen kontrakoak ez daude arrabotsa isiltzeko prest. Baina aldekoak ere ez. “Nola pasatuko da etorkizuneko AHTa egungo bideetatik, Baionak 17.000 lagun eta Biarritzek 1.800 biztanle besterik ez zituzten garaikoak, alegia 1842koak, baldin badira?”, erantzun zion agudo Jean-Marie Berckmans Akitaniako Merkataritza eta Industria Ganbarako presidente ohiak; “egungo trenbidea egokitzeak inpernu ekologikoa ekarriko lieke inguruko biztanleei, ez da ahantzi behar (Ipar) Euskal Herriko populatuena dela”.
Kopuruen gaineko argudioak behin eta berriz kolokan jarri zaizkiela-eta, xede berriaren defendatzaileek sentimenduen esparrura jo dute sarri. Hona hemen, adibide gisa, Max Brisson Akitaniako Kontseilari Nagusi miarriztarrak iritzi artilu batean plazaratutako hainbat perla:
“Aurpegia txikitzen duen labankadaren antzean aurkezten da beti AHT, sekula ez garapenaren mesederako tresna bezala”.
“Ozen adierazi izan dugu beti, gure herria orekatua eta harmoniatsua izatea nahi genukeela, baina ekonomia produktiboak bizi duena, eta ez, garai bateko ‘errenta ekonomian’ oinarritua”.
“Ez ote dugu ikusten gure auzokide espainiarrak tren honen bidez datorren iraultzara egokitzen ari direla, 110 mila milioi euro inbertitu dituztela haien atzerapenari aurre egiteko? Inflexio honen bazterrean gelditu behar ote dugu?”
“Nik, europar naizen honek, ezin dut onartu Euskal Herria katearen maila hautsia izatea Europako garraio sarean, bere kokapenagatik, naturalki istmo mediterraniarraren eta ardatz atlantikoaren sarearen giltza izan beharko lukeenean”.
“Paradoxa bitxia, bide berriari ezezkoa ematen diotenek, tren bidezko iraultzari, Europaren eraikuntzari, Bidasoaren bi aldeen loturak indartzeari eta Eurohiriari ere ezezkoa ematen dioten horiek, denetan progresistenak beharko luketen horiek, lur-jabe kontserbatzaileenekin egiten dutela bat”.
Zein duzue aurrera begirako estrategia?
Zer gertatzen da politikariekin?
Martxoan hauteskundeak izanen dira. Zer eskatzen duzue?
Hego Euskal Herriko “Y” edo “H” estrategikotzat jotzen direla eta Gipuzkoan lanak azkartu dituztela kontuan hartuta, zer nolakoa da Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren eragina?
Eta Europak zer eragin du?
AHTren proiektu berria Concordearekin alderatu izan duzue. Zein zentzutan?
Korridoreak nola eragingo die laborariei?
Zein protokolo jarraituko du proiektuak?
Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Drop Site News hedabideak (botere-abusuak mundu mailan agerian jartzeagatik ezaguna) argitaratutako ikerketak interneten bilakaeran kezka sortu beharko lukeen joera baten adierazle den albistea argitaratu du. Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den Meta multinazionalak [+]
Orain NLP hizkuntza teknologietako euskal enpresak euskarazko testuen korpus handi bat jarri du sarean, Hizkuntza Eredu Handien (LLM) eta Adimen Artifizialeko ekimenen biltegi nagusia den Hugginf Face baliabidean. ZelaiHandi du izena.
Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia.
Igandean eginiko presidentetzarako hauteskundeetan berretsi da ezkerreko koalizioaren porrota eta eskuinaren gorakada: PDC Alderdi Kristau Demokratikoko Rodrigo Paz Pereira senatariak eta Jorge Quiroga presidente ohiak (2001-2002) lehiatuko dute presidentetza... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.
Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]
Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.
Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".