"Adiskidetzea zergatik da hitz gordina zenbait bakegilerentzat"

  • Egilea pertsona erreferentziala da Ipar Irlandako bake prozesuan bizikidetzara egindako hurbilketan, eta "adiskidetzeak" kontzeptu gisa sortzen dituen ikuspegi kontrajarriak azaleratzen ditu ondoko artikuluan.

2011ko urtarrilaren 30an
Derryn bakearen aldeko murala
Derryn bakearen aldeko muralaLander Arbelaitz
Duela zenbait urte IRAko preso ohi bati egin nion elkarrizketan entzun nuen lehenengoz adiskidetze terminoa “hitz gordin” gisa. Hasieran iruzkin paradoxikoa zirudien. Pertsona hori Sinn Feinen eta bake prozesuaren jarraitzaile sutsua da. Hamar urte baino gehiago eman ditu “adiskidetze lana” esan ohi zaion horretan. Justizia berrezarle lanetan, lege-hausle antisozialen aurkako indarkeriazko zigorren ordezkoak bilatzen nabarmendu da. Errepublikarren eta poliziako, armada britainiarreko eta talde loialistetako etsai ohien arteko integratzearen buru izan da eta IRAren indarkeriaren hainbat biktimekin bildu izan da. Ezagutzen duten ia guztiek bakearekiko duen konpromiso garbia eta benetako giza enpatia antzematen dute.

Gudulari errepublikar, loialista eta segurtasun indarretako kide ohi asko bezala, adiskidetze lan praktikoaren glamourrik gabeko “karga astunetan” engaiatuta dago –eta, hala ere, “adiskidetze” terminoa zeharo destainatu zuen–. Akademikoa naizen aldetik, teorian hain goxoa eta samurra dirudien zerbaiten eta hori bera, errealitatean, oinak lurrean jarrita, denaren arteko aldea oso interesgarria iruditzen zait.

Hortaz, adiskidetze lanean biziki engaiatuta daudenek zergatik arbuiatzen dute “adiskidetze” hitza? Eta nola/zergatik baztertu zuten bake prozesuaren alderdi arrakastatsuetan?

Errepublikarrek hitz hori komunitateen arteko harremanekin parekatzen dute. Komunitateen arteko harremanak gatazkaren “bi tribuetako” ikuspegia sustatzeko gobernu britainiarrak erabili eta bultzatu duen estrategiatzat jotzen dituzte, non komunitateen arteko bereizketak britainiar estatuak duen rola onartzearen bizkar indartzen baitira. Errepublikarrentzat gatazka hau hiru aldekoa zen eta estatua protagonistetako bat zen, ez berez sektarioak diren bi tribuen arteko ebazle eta bitartekari neutral edo onbera.

Gudulari loialista ohiek ere paradigma mesfidantzaz hartzen dute. Beren kezka kontzeptua kultura unionista/protestantea arazo bihurtzeko saiakera izatea da, sektarismo protestantea bakegintzaren oztopo nagusitzat jotzea. Halaber, haien ustez, adiskidetzearen ikuspegi hori langile eta gudulari ohi loialisten aurkakoa da, ez ditu eskubideak behar bezala babesten eta, berriro ere, beren britainiar identitatea urtzen den irudizko “ez-inoren lurraldea” sortzea bultzatzen du.

Kontzeptuak armadako eta segurtasun indarretako kide ohiak ere mintzen ditu. Zehazki, beren ustez adiskidetzeak iradokitzen duen “baliokidetasunaren mitoaren” aurka daude, haiek (beren hitzetan, estatua eta legea defendatzen ari zirenak) hiltzea eta bonbak jartzea nahita planifikatzen zuten terroristen maila moral berean jartzen omen dituelako.

Laburbilduz, aipatutako talde guztiak adiskidetze lanean ari badira ere, hainbat arrazoi medio, hitz hori arbuiatzen dute. Are gehiago, gudulari ohi horien arteko gailenak. Abangoardian egon dira gidaritza politikoa (p larrian eta p xehean), komunitate gidaritza, gidaritza militarra eta gure gizarteko indarkeria kulturak aldatzeko gidaritza morala eratzeko orduan. Gizon eta emakume horietako batzuk gidari izan dira bake prozesuaren aferarik zailenak aurrera eramateko orduan. Hauek dira afera horietako batzuk:
• katolikoak eta protestanteak elkarrengandik gertu bizi diren gune kritikoetan indarkeria gainditzeko lan egitea;

• desfile beligeranteei buruzko negoziazioak;

• arma paramilitarrak konfiskatzea;

• indarkeria politikoaren biktimekiko eta gudulari ohiekiko konpromisoa;

• eta lurraldea “benetan berreskuratzeko” sortzen ari den eztabaida sustatzea eta indartzea.

Hain zuzen, iraganean komunitate horien “izenean” indarkeria erabili dutelako, “estremista” horiek adiskidetze lana gehien behar duten langile esparruetan jarduteko sinesgarritasuna dute. Halaber, ziurrenik horiek dira bakegintza prozesuan arriskurik handienak hartu dituztenak, askok ez dutelako hurrengo belaunaldiak beraiek bizi izan dutena jasaterik nahi.

Lehenik, borrokalari errepublikar eta loialista ohien arteko lotura ez dago inolako “adiskidetasun” adierazpen faltsutan oinarrituta, besteen eskubideak errespetatzea beharrezkoa dela onartzean baizik.

Bigarrenik, interakzio hori ez dago identitate politikoa ukatzeko edo nolanahiko “erdibideko” identitate artifiziala soilik itxuraz onartzeko beharrean oinarrituta. Beren identitateaz ziur daudenek iraganeko etsaiekin engaiatzeko duten ahalmenean oinarritzen da. Alegia, erabat bidezkoa da errepublikarra edo loialista izatea, baina identitate hori baieztatzeko elkar hil gabe.

Hirugarrenik, harreman horiek benetako aferen, hala nola desfileen edo istiluen konponbidearen inguruan eraikita daude, eta ez aurreiritziz betetako eta ikuspegirik gabeko ikerketen inguruan.

Laugarrenik, gudulari loialista nahiz errepublikar ohiak estatuaren boterearen, rolaren eta erantzukizunaren jakitun dira; ederki dakite estatua protagonista dela eta estatuaren bermea ziurtatzeko mekanismo eraginkorrak behar direla.

Hauek dira benetako adiskidetzea eraikitzeko adreiluak. “Muturren” irakaspen hauen eta beste batzuen bidez, adiskidetze “hitz gordina” “eskuzabaltasun politikozko” lengoaia bihur dezakegu.

Azkenak
Mutil-dantzak indartu eta babesteko deia luzatu du Plazara Dantzara elkarteak

Baztango lehen festak hastearekin batera, mutil-dantzak dantzatzera bultzatu nahi dituzte baztandarrak; hala adierazi dute Plazara Dantzara elkarteko kideek publikatu berri duten prentsa-oharrean. Aurreko urtea Baztanen bazterketarik gabeko lehenengo urtea izan zen eta horri... [+]


Heziketa perfektuaren sindromea: nekeak jotako gurasoak eta presioak itotako haurrak

Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Hil egin da Lizarrako langile bat, gidatzen zuen kamioian istripua izan ostean

51 urteko garraiolariaren kamioia irauli egin da Ejea de los Caballerosen (Aragoi). 2024an hiltzen den 23. langilea da.


2024-05-14 | Hala Bedi
Kutxi kaleko etxe okupatu bat hustu du Udaltzaingoak

Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.


Eguneraketa berriak daude