Jantzi rockero-souleroarekin bizitutako malenkonia

  • Txuma Murugarren ::B aldeko kantuak

    Gaztelupeko Hotsak

    iraupena ::47´13´´

    prezioa ::10€

B aldeko kantuak
B aldeko kantuak
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Txuma Murugarrenek ez du aurkezpenik behar. Letragile bikaina da eta makina bat disko ditu ukitu bereizgarriekin. Bere abiapuntuak pop-a (batik bat) eta rocka badira ere, horiei askotariko jantziak, giroak eta esentziak gehitzen dizkie. Azken aurreko lanak Balkanetako eta zirkuko kutsua bazituen ere, oraingoan ukitu rockero eta souleroa ekarri du, haize-instrumentuen laguntzarekin. Emaitza aurreko lanetan Txumak eskaini diguna baino erritmikoagoa da, tempo biziagoarekin eta Rafa Ruedaren zein Miguel Ramirezen gitarrak aske. Audiencekoekin interpretatutako country kutsuko piezaz gain, badira folkyak, rockeroak, souleroak, baita oharkabean igarotzen uztea delitua den Kantu xalo bat ere. Ezin ahaztu, gainera, betiko tendentziari jarraituta, malenkonia eta umore beltza oso presente daudela.
Txuma Murugarren
Musikari askok sentitzen dugu sakonean jendeak huts egin digula

Dagoeneko ez zaituzte hainbeste erakartzen “gaueko hiriko argi atseginek”?


Erakarri bai, beti, beste gauza bat da gaua bizitzea. Oraingoan kontenplatzailea naiz.


Oinarri erritmiko markatuago eta biziagoarekin, eta jantzi rockero-souleroarekin estali nahi duzu diskoko kantek duten malenkonia?


Hit deskatxarratu baten itxura eman nahi izan diet, baina azkenean ez dira hain deskatxarratuak atera. Eta, bai, soul eta rock zaharraren ukitua nahita egindako keinua da.


Kantugile izateko, ezinbestekoa da “Esan zerbait berria!” esaten diguten ahotsak entzutea? Erraz ateratzen dituzu hitz dotoreak…


Bilatu egin behar dira molde berriak, ez dut esango gai berriak, ezen gure interesak, gizaki legez, lau gai oinarrizkotara mugatzen baitira, baina nola esaten duzun, horrek garrantzi handia dauka.

“Jendeak ez gaitu maite, minduta gaude eta min egiten dugu kantatzean”. Hala sentitzen zarete urteetan borrokan ibilitako musikari asko? Omenaldi txikia da?


Bai, gure buruari barre pixka bat egiten diot eta egia da, estali nahi dugun arren, jendeak huts egin digula sentitzen dugu sakonean, gehiago merezi dugulakoan gaudela.

“Denborak ez du errurik, baizik eta denborarekin egiten duguna”. Ez zara zu denbora pasatzen utzi duen horietarikoa ala?


Badakit, sentitzen dudalako barruan, gauza asko ditudala egiteko oraindik, zer, ordea, ez daukat argi. Diskoak egingo ditut, seguru, baina nolakoak ez dakit. Agian nire lehenengo diskoaren zenbait kantaren bertsio berri bat, zuzeneko kontrolatu batean, baliteke…

Nola suertatu da Audiencekoekin egindako elkarlana? Oraingoan soinu “amerikanoa”-goa hartu duzu…


Audience taldearekin harreman ona dago aspalditik eta egiten dutena miresten dut. Hortaz, zer hobe haiek nire diskora ekartzea baino? Soinu amerikanoa maite dut, baina ez dut uste nire musika parametro horretan dagoenik.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude