Mafia estiloen gainetik dago, baina gogorra da beti

  • Mafia ::Omertá

    Estoldetan

    iraupena ::47´47´´

    prezioa ::8 €

mafia
Mafia familia handiek osatzen dute eta Euskal Herriko musika taldeen eszenan ere poligamia handia dago, nahiz eta azken hauek botere txikiagoa izan. Mafia Durangaldeko musikari eskarmentudunek osatutako proiektua da, eta horrek bidea ematen die parte diren beste taldeetan lantzen ez dituzten sonoritate edo doinuak interpretatzeko. Sorterriko lehiaketetan harrera beroa izan ostean, estreinako diskoa kaleratu dute familia-mafia berak gidatzen duen Estoldetan-en bitartez. Euskaraz abestutako hamahiru piezatan rock gogorra eta indartsua lantzen dute bere ezaguera zabalenean: barruan kokatzen dira hard-rocka eta stonerra, batez ere, eta niri Monster Magnet, The Cult, Potemkin eta talde klasiko-epikoagoak ekarri dizkidate gogora. Ezin, baina, juramentua tarteko, partaideen izen-abizenak ezagutzera eman.

www.myspace.com/mafiaguys
Mafia
Seme-alabei ez genieke musikari izatea gomendatuko

Mafia da krisi eta balore gabeko garaiotan salba gaitzakeen bakarra?


Mafiak ez zaitu salbatuko, mafiak familia bakarrik dauka buruan eta mafiak ez du krisirik jasaten. Baina, Mafia entzuteak krisia jasaten lagunduko digu.

“Berriro jaioko” bazinete, musika egingo zenukete? Konpentsatzen al du?


Askotan oso gazi-gozoa da musikaren mundua, lan asko eta poztasun gutxi ematen duena. Gure seme-alabei ez dut uste bizimodu hau gomendatuko geniekeenik, askoz hobe mafioso izatea.

“Bat bateko ideiek ez dute tokirik nire mundu mugatu honetan”. Esperientzia, abantaila baino, oztopoa da?


Esperientziak beti aberasten gaitu, baina esperientzia dugunoi batzuetan ilusioa falta izaten zaigu. Musikaren munduan ere, askotan ezjakintasunak originaltasunera eraman zaitzake eta esperientziak errepikapenera.

Durangaldeko zer desertuk inspiratzen zaituzte? Soinuan eta hitzetan horren erreferentzia garbiak ageri dira...


Goienkaletik Plateruenera dagoen bidea da gure desertua. Neguko larunbat hotzetan, gaueko ordu txikietan gure hankak Plateruen plazarako bidea hartzen dutenean. Tragorik gabeko minutu horietan, gure barneko basamortuetan bakardadean aurkitzen garenean, orduan etortzen zaizkigu inspiraziorik sakonenak.


Zeren bila jo zenuten Nick Litwinengana?


Seiurteren azken diskoa berak masterizatu zuen eta emaitzarekin oso pozik geratu ginen. Gainera masterizazioa ezjakintasunez inguraturiko prozesu gatazkatsua da. Beraz, garantiazko norbaiten laguntza nahi genuen.


Estoldetan-ekin lan egitea etxean bezala aritzea da?


Musika dagoen egoera kontuan izanda, proiektuak aurrera eramateko era bat besterik ez da autoprodukzioa. Estoldetan diskoetxea Elortzatarrok sortu genuen gure familia eta lagunon artean sortzen ziren proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko asmoarekin. Badakizu, Mafiak beti familian egiten du lan. 

Azkenak
2025-05-02 | Mikel Zuloaga
Askatasunaren Ontzidiko Mikel Zuluaga ‘Mikelon’en adierazpena Maltatik

Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.

Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia bonbardatu dute Maltatik gertu

Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


2025-04-30 | OlatuKoop sarea
Maiatzaren Lehenerako proposamen bat: lan desiragarriak eta burujabeak denontzat

Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude