Kontsentsurik handienaren ezintasunak

kontsentsua
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

ETA-K bere jardun armatua utzi behar du. Euskal gizartean gaur egun ez dago eskaera horrek adina kontsentsu biltzen duenik. Eragile bakoitzak bere arrazoiak ditu, baina baieztapen horrek euskal herritar ia guztien adostasuna biltzen du. ETAk ez du oraindik ase eskakizun hori, bidean da edo egon liteke, baina oraindik ez ditugu bere benetako asmoak ezagutzen, ez du argi eta garbi adierazi. Baina badira bide horretan egon litezkeen zantzu ugari, garrantzitsuena ezker abertzaleak berak jarritako testuingurua; aurreko prozesuetan ez bezala, hori da garrantzitsuena oraingoan. Eta bide horretan, inoiz esku artean izan gabeko egoera eskaini berri du ETAk: su-eten orokor, iraunkor eta egiaztagarria.

Beraz, gai baten inguruan inoiz izandako kontsentsu handiena biltzen bada eta agintariek, alderdi eta eragile nagusienek berau bideratzeko gaitasunik erakusten ez badute, zalantza handiak daude gizarte horrek etorkizunean modu bateratuan egin dezakeenaz.

Argi dago bakoitzak bere amaiera eta bilakaera emango liokeela gatazkari, hori logikoa eta normala da, baina hori bezain logikoa da gutxieneko oinarri batzuetan adostasuna bilatzea: bortizkeria adierazpenen desagerpena, eskubide guztiak guztiontzat, bizikidetza berriaren ardatzak, gizartearen gehiengoaren borondatea, gutxieneko memoria partekatuaren eraikuntza... Horri guztiari ekin egin beharko zaio, berandu baino lehen gainera; baina ez dena batera, prozesu bat da eta prozesu izaera eman behar zaio. Ez du zentzurik ETAk bere jarduna ixten duela iragarri arte zain izatea. Hori prozesu bateratu horretarako borondaterik ez izatea da, eta joko horretan luze mantentzen denari herritarrak hautesontzian larrutik ordainarazi beharko lioke. Ordua da gatazka bortitzari irtenbide bateratua ematen hasteko, desberdintzen gaituztenetan bakoitzak berea defenditzen jarrai dezan.
Aldez aurretik irudika gaitza bazirudien ere, eta eratutako kanpaina mediatikoaren gainetik, ETAren agiriak beste behin ere lortu du giro berri bat sortzea, gutxienez Euskal Herrian. Epe laburrean, ostera, oztopo eta arazoak ugariak dira.

EZKER ABERTZALEAREN legalizazioa da arazo premiatsuena. Giza legezkoena eta bake prozesuarekiko eraginkorrena, honek aurkeztu beharreko alderdi berria legeztatzea litzateke, baina adierazpen esanguratsuenei jaramonik egitekotan, ez dirudi orain halakorik gertatuko denik. Denak adierazten du ezker abertzaleko hautes-plataformen “hau bai hau ez” justiziaz kontrako jolas judiziala izango dugula berriz begien aurrean. Ezker abertzaleak zein zirrikitu baliatu ahal izango duen ikusi beharko da eta zirrikituak uzteko Espainiako Gobernuak erakusten duen malgutasuna. Sinatzaileek agertutako balio estrategikoari garrantzirik kendu barik, Gasteizen ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak aurkeztutako akordio politiko berriak eskain dezake zirrikituetarako aterperik.

PSOEren Gobernuak egoera hau guztia baliatu nahi du 2012ko Espainiako hauteskunde orokorretarako, baina badirudi oraindik ez dela baliatze horri ekiteko garaia. Ezker abertzaleak ere kosta ala kosta parte hartu nahi du udal hauteskundeetan, baina akaso berak ere modulatu beharko du hauteskundeei buruzko diskurtsoa, horretan indar gehiegi jartzeak desilusioa ere sor dezakeelako.

Egia esan, eta ez dakit ondo zein tamainatan, epe ertainera ezker abertzalearen arriskurik handiena balizko desilusioan dago. Zer gertatuko litzateke denok uste dugunean ETArenak dagoeneko atzera bueltarik ez duela, berriz borroka armatura itzuliko balitz? Alde horretatik ezker abertzaleak eta ETAk euskal gizartean diren konfiantza arazo horiek gainditzen lagunduko duten arrasto gehiago jarri beharko dituzte ibilbidean. Lizarra-Garazi eta Loiolako ahaleginak herriaren buruan dira oraindik eta horien memoria lausotzeko urratsak behar-beharrezkoak dira oraindik ere.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude